

Lanpostuan zendu den gaztearen heriotza salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak
2017-05-31
Prekarietateak pertsona gazteen osasuna kaltetzen duela azaldu du gazte-elkarguneak Gasteizen, 2017ko maiatzaren 31n. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazte langile bat lanpostuan zegoela zendu izana salatu du. 22 urteko langilea gaur zendu da, maiatzaren 31n, Aialako (Araba) Markijana auzoan kokatuta dagoen… ...

Indarkeria Matxistari gazteok, eragileok… guztiok #GukEzetz !
2017-05-26
Indarkeria Matxista gazterian ere oraindik badagoen emakume eta gizonen arteko Berdintasun ezaren erakuslerik bortitzena da. Hala ere, gazterian ematen den Indarkeria Matxista ez da “gazteen arazo bat”, gizarte arazo bat baizik. Gertakariak, erasoak… gazteok pairatzen ditugu. Tamalez, baita egin ere… ...

Gazteon ideologia politikoari lotuta dauden Giza Eskubide ororen urraketaren aurka
2017-05-25
Gazteon nortasuna ideologiaz gain beste hainbat ikuspegi oinarritzat hartuta eraikitzen da; baina gure ideia politikoei egindako erasoa gure nortasun pertsonalari egindako erasoa da eta, ondorioz, izan nahi duguna izateko askatasunaren aurkakoa. Hori dela-eta, EGKtik gure iritzia agertu nahi dugu pasa… ...

UPV/EHUrekin elkarlanerako pausoak zehazten
2017-05-19
Atzo, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidenta, Maialen Olabe, eta hezkuntza teknikaria, Oiane Fernández, UPV/EHUko Errektoretzara hurbildu ziren Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko errektorearekin, eta Txelo Ruizekin, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearekin, elkarlanerako pausoak zehaztuko zituen bilera izateko. EGKren egitura eta egunerokotasunean lantzen… ...

Zer da Lan Egokia zuretzat? Abian jarri dugu kanpaina!
2017-05-18
Langabezia tasa altuaz gain, gazteriari eragiten dion arazo handienetako bat lan prekarietatea eta lan mundura sartzerako orduan dituzten lan baldintzak dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) urteak daramatzagu hitz egiten diskriminazioaz, kontraturik gabeko enpleguaz, autonomo faltsuez, praktiketako baldintzaz, betetzen ez diren… ...

Gazteok LGTBI+fobiari aurre!
2017-05-17
Gaur LGTBI+fobiaren aurkako eguna ospatzen da orain dela 27 urte homosexualitateak gaixotasun izateari utzi ziolako nazioarte mailan erreferentzi bat den “Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua”ren edizio berritik hau kendu zenean. Aukera probestu nahi dugu EGKtik jarrera berresteko: Gazteok LGTBI+fobiari… ...

Aurrerapausoak Bilboko ikasteko espazioetan
2017-05-16
2016ko maiatzean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bilboko Udalaren eskaerari erantzunez, Bilbon dauden ikasteko espazioen gaineko azterketa bat burutu zuen. Horretarako, erabiltzaile gazteen artean inkesta bat luzatu zen eta 100etik gorako erantzunak jaso ziren. Azterketa kualitatibo honetan hainbat arlo aztertu ziren:… ...

Berdintasun ezari… #GukEzetz RECacciona bideo lehiaketa
2017-05-14
Nolako urrun gaude oraindik emakume eta gizonen arteko berdintasun errealetik? Zer arazori egin behar diegu aurre? Nola eraiki dezakegu egunero gazte eta gizarte bezala berdintasuna? Zeintzuk dira erronka nagusiak? Hauetarikoren bat bururatu izan bazaizu, baliteke “RECacciona. Berdintasun ezari… #GukEzetz” lelopean… ...

Jatorrira eta Indarkeria Matxistara lotua dagoen edozein gazteren giza eskubideen urraketaren aurka
2017-05-12
Jatorrira eta Indarkeria Matxistara lotua dagoen edozein gazteren giza eskubideen urraketaren aurka! Pasa den igandean Bizkaiko erregionaleko Karrantza-Zuazo futbol partidan irain matxista eta arrazistaz gain eraso fisiko bat eman zen. Akta arbitralak ondokoa gertatu zela jasotzen du: “marrazain bati esandako… ...

Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala jardunaldia Boluntan
2017-05-11
Atzo arratsaldean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta etxebizitza lan-arloak antolatutako ‘Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala’ jardunaldia Boluntan ospatu genuen. Lehenik, hainbat gonbidatuk osatutako mahai-ingurua izan genuen. Marta Palenzuela (Enplegu eta Formakuntza teknikaria Lanbiden), Maite Eguskizaga (Bizkaiko Foru Aldundiko teknikaria),… ...