cabecera areas de actuacion

Lan arloak

área actuación empleo

ETXEBIZITZA

  • Etxebizitza arloko aholkularitza eman: etxebizitza eredu, alokairu egoera etab.
  • Gazteen etxebizitzarekin lotutako datuak bildu: gazteon etxebizitza kostua, emantzipatzeko aukerak, etab.
  • Elkarteek eta gazteek arlo honen gainean garatzen dituzten ekimenak ezagutu eta haietan parte hartu.
  • Etxebizitza arloko politika publikoak ezagutu, hausnartu eta landu (Gazte Planak, BOE, alokairu diru-laguntzak eta abar).
  • Administrazioarekin bitartekaritza eta elkarlana egin, etxebizitza arlotan gazteen iritziak eta proposamenak helaraziz.
  • Emantzipa... Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldearen kudeaketa.
  • Emantzipatzeko eredu desberdinen lanketa.
área actuación empleo

ENPLEGUA

  • Gazteen enpleguarekin lotutako datu gaurkotuak bildu: langabezia tasa, bataz besteko soldata, kontratazio formulak, etab. hobekuntzak aldarrikatzeko.
  • Euskadiko langileria gaztean ematen diren lan istripuak eta hauen ondoriozko heriotzak salatu prekaritatearekin amaitzeko.
  • Emantzipa... Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldearen kudeaketa egin gazteon iritzi eta proposamenak bildu proiektuetan txertatu eta administrazioari helarazteko.
  • Aldarrikapenak publiko egin Nazioarteko Egunetan: Emakume eta gizonen arteko soldata berdintasunaren aldeko eguna (otsailak 22), Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna (apirilak 28), Langileriaren Nazioarteko Eguna (maiatzak 1) eta Lan Egokiaren eguna (urriak 7).
  • Administrazioarekin bitartekaritza eta elkarlana egin, enplegu arlotan gazteei ahotsa emanez eta hauen iritziak eta proposamenak helaraziz.
  • Gazteen enpleguarekin harremana duten proiektuak sortu, kudeatu eta ebaluatu, ekintza ezberdinak aurrera eramanez.
área actuación educacion

HEZKUNTZA

  • Hezkuntza formal (unibertsitate, ikastetxe…) zein ez formalean antolatzen diren ikasleen errealitatearen eta lanaren bozgorailu izan. 
  • Astialdi hezitzaileari buruzko diskurtsoa garatu, balioan jarri eta hedatu, arlo honetan lan egiten duten eragile eta taldeei ikusgarritasuna emanez.
  • Zentzu honetan, Astialdi Foroak deituriko espazioen kudeaketa eta jarraipen lana egin.
  • Boluntariotzan lan egiten duten gazteei zabalpena eman, honetan izan beharreko jardunbide egokien inguruan hausnartuz eta gazte sektoreak  egiten duen lana balioan jarriz. Betiere, ikusgarritasuna norbanako eta eragileen aniztasunean oinarritutako ikuspegi inklusibotik, gizarteko sektore guztiak kontuan izanik. 
  • Oro har, hirugarren sektoreak zein hezkuntza ez formal eta formalak barnebiltzen dituen partaidetza espazioetan egon, proiektu eta momentuko egoerak zein praktikak kaleratu eta hauek ikusgarri egitea.
  • Analisitik hasi, eta administrazioei helarazteko zenbait proposamen garatzerainoko bidea elkarteekin eginez, saretuz eta elkar elikatuz, elkarlanean oinarritutako akonpainamendu lana egin: proposamen zehatzek egitea bultzatuz.
  • Gazteei ahotsa eman eta zubi-lana eginez administrazioari proposamenak helarazi.
Sesión del grupo de trabajo Gazterpe

PARTAIDETZA

  • EAEko gazteen partaidetza bultzatu.
  • Gazteen partaidetzarako metodologia berriak identifikatu eta sustatu (Giza Liburutegiak, Beers & Politics...).
  • Gazte elkarteei partaidetza prozesuak ahalbidetzen lagundu.
  • Boluntariotza programak (Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Erasmus+...) gazteen artean ezagutarazi eta bultzatu.
  • Elkarteei eskaintzen zaizkien material eta gelen erabilera sustatu eta honen kudeaketa egin.
  • Administrazioekin harremanetan egon eta aholkua eman partaidetza arloan.
Paz y convivencia

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

  • Gazteek bizikidetzari eta bakeari buruz dauzkaten iritziak batu eta administrazioei helarazi.
  • Gazteekin aniztasun kultural, sozial eta erlijiosoa edota memoria bezalako gaiak jorratzeko espazio eta proiektuak sortu, testigantzak entzun eta iritziak partekatzeko aukera emateko.
  • Gazteen ikuspuntu, eskaera eta hausnarketak gizarteratzeko laguntza eta aholkularitza eskaini.
  • Bakea eta bizikidetza lortzeko erronka desberdinen lanketa: aniztasunaren kudeaketa, gazte migratzaileen egoera, giza eskubideen urraketak, gizarteak bizikidetzaren alde egindako antolaketak...
  • Bizikidetza edo bakearekin lotutako bestelako gaiak jorratzen dituzten topaketa, espazio, galdetegi edo dinamikak garatu.
  • Bakegintzan zein bizikidetzaren alde lan egiten duten elkarte, erakunde eta taldeek antolatutako ekintzetan parte hartu.
Berdintasun

BERDINTASUNA

  • EGK-k diskurtso feminista izan dezan lana egin, erabiltzen diren iruditegi, mezu eta zirrikitu denetan genero-perspektiba ezarriz.
  • LGTBI+ taldeetan eta talde feministetan dabiltzan gazte, elkarte eta eragile sozialei aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Indarkeria matxista eta LGTBI+fobia gazterian nola ematen den aztertu eta gizarteratu.
  • Kanpora begira, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala emateko bizitzako esparru guztietan lan egin: hezkuntza esparruetan hezkidetza bultzatu, partaidetza feminista eman dadin eragin, legeek eta txostenek genero-perpektiba txertutatua izan dezaten lan egin...
  • Berdintasunari buruz hausnartzen den lantaldea indartu eta honekin batera proiektuen kudeaketa eta ebaluazioa egin. Gazterian honen bueltan dabiltzan gazteen sare bat osatuz.
  • EGK-ko Berdintasun Plana diseinatu, garatu eta ebaluatu.
  • Administrazioaren eta LGTBI+ eta talde feministen arteko zubi-lana egin. Aministrazioak burutzen dituzten lanak gazteei helaraziz eta hauen aldarrikapenak politika publikoetan txertatuz.
EGK berriro Instagramen!

KOMUNIKAZIOA

  • Beste lan-arloek egindako ekitaldi, txosten eta hauen ondorioen zabalpeneko komunikazio-kanpainak egin.
  • Hedabidetan EGK-k sortutako iritziak plazaratu eta euren erreportaje edo albisteetan gazteen ahotsa kontuan izatea.
  • www.egk.eus webgunea, sare sozialak eta Piztu! buletin digitala kudeatu.
  • Albiste, prentsa-ohar, dosier eta bestelako mezuak erredaktatu.
  • Lantalde Teknikoak hedabideekin izaten dituen harremanetan aholkularitza.
  • Gazteei eragiten dieten eta interesekoak izan daitekezeen albisteei jarraipena egin.

ADMINISTRAZIOA

Kudeaketa ekonomikoa:
  • Kontabilitatea kudeatu.
  • EGKren aurrekontua prestatu eta honen jarraipena eta egokitzea egin.
  • Memoria ekonomiko orokorra prestatu.
  • Diru-laguntzen eta hitzarmenen aurrekontuak eta justifikazioak prestatu eta kudeatu.
  • Inbentarioa kudeatu.
Kudeaketa administratiboa:
  • EGKn jasotako eta sortutako informazio eta dokumentazioaren kudeaketa egin.
  • Ondasun suntsikorren mantenua eta hornidura egin.
  • Datu baseak eta datuen babesa kudeatu.
  • Barne koordinazioan lagundu.
  • Idazkari lanak egin.
  • Giza baliabideen kudeaketa babestu.