

Udan, jai giroan, oporretan. Uneoro eta ozen #GukEzetz
2017-07-07
Uda iritsi zen orain dela pare bat aste eta horrekin aisialdirako denbora gehiago: kontzertuak, oporrak, txangoak, herri eta hiri askotan jaiak edo musika jaialdiak. Aukerak ez dira gutxi. Jada guztiz sartuak gaude jai giroan. Hainbat jai, hainbat giro. Esaterako, sanferminak… ...

Edozein espazio Gune Anitza bihurtzeko pauten liburuxka aurkeztu dugu
2017-07-04
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ‘Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka’ aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Maialen Olabek, EGK-ko presidentak, adierazi duenez “2016an Gune Anitza zigilua aurkeztu genuen, Aniztasunarekiko aldekotasuna erakusteko baliagarri izan nahi duena. Ordutik, atxiki diren hainbat espaziok zalantzak… ...

Guk Ezetz jardunaldia: Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina eta sari-banaketa
2017-06-30
Atzo arratsaldean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Guk Ezetz jardunaldia eta bere baitan RECacciona bideo lehiaketako sari banaketa aurrera eraman eta Indarkeria Matxistari #GukEzetz kanpaina aurkeztu zuen. Zergatik #GukEzetz kanpaina? 2015ean Berdintasun diagnosiak EGKren egoera eta berdintasun teknikariaren beharra mahai-gainean jarri… ...

Ekainaren 29an #GukEzetz ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu
2017-06-22
Azken hilabeteotan Berdintasun eza landu nahi izan dugu EGKtik #GukEzetz traolan batu ditugun proiektuen bidez. Lehenik, zuen iritzia jaso RECacciona bideo lehiaketaren bidez. Bigarrenik, Indarkeria Matxistaren aurkako kanpaina abiatu gazteon postura argi utzi eta gizarte bezala erantzun bat emateko. Eta… ...

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna
2017-06-20
Gaur ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela-eta, EGKtik pasadan Bake lantaldean bizikidetzarako erronka bat bilakatu den gai honen inguruan izandako gogoeta batzuk banatu nahi ditugu. CEAR-Euskadik argitaratu berri duen txostenaren arabera, egun, mundu guztian, “70 milioi pertsona inguruk utzi behar… ...

Gazteok eta drogak: Zer da buruan daukaguna?
2017-06-19
Gazteok eta drogak: Zer da buruan daukaguna? Drogomenpekotasuna egunerokotasunean aurrez aurre dugun fenomeno bat da Euskadin, baita bertako gazteon artean ere. Drogaren kontsumoak Euskadiko gazteon artean duen inpaktua neurtzeko lanketa batean murgilduta gaude Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Informazio eta proposamen… ...

Antiguako Talde Feminista Berdintasun ezari… #GukEzetz lehiaketako garaile
2017-06-16
2016ko ekainean Indarkeria Matxista eta Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak onartu genituen. Ordutik, zoritxarrez, hamaika aldiz aktibatu ditugu. Hori ikusita, aurtengo RECacciona bideo lehiaketa Berdintasun lan-arloarekin lotu genuen, Berdintasun ezari… #GukEzetz! Erantzuteko. Aurkeztutako partaideetatik garailea Antiguako Talde Feminista izan da Gu… ...

Gasteizen larri zauritu den gaztearen lan istripua salatzen dugu
2017-06-14
Gasteizen, 2017ko ekainaren 14an. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazte langile bat zauritua izan den lan istripu larri bat gertatu dela salatu du. 24 urteko langilea, Gasteizko (Araba) taberna batean lan egiten zuen bitartean zauritu da. Dirudienez, Gasteizen larri zauritu den… ...

Mugi, BAT eta Barik #ZergArraio!
Euskadi mailan indarrean dauden garraio txartelen (Mugi BAT eta Barik) arteko eraginkortasunean aurrerapausoak ematen ari dira, baina txartel bakarraren gaineko berririk ez. Lau hilabete igaro dira 'Garraio gastuak aztergai!' txostenak argia ikusi zuenetik. Lehenengo pausoa eman genuen, hainbestetan entzundako arazo… ...

Bake eta Bizikidetza lantaldearen saio berria ekainaren 15ean Donostian
2017-06-08
Orain dela hiru urte, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Bake eta Bizikidetza lantaldea abian jarri genuen. Aurten ere, gazteak gonbidatu nahi zaituztegu lantalde honetara. Lantaldearen saio berria ekainaren 15ean, osteguna, 18:00etan EGKren Donostiako egoitzan (Andia kalea, 11, 1. solairua) burutuko da.… ...