Gaur, azaroak 17, Ikasleen Nazioarteko Eguna da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), UPV/EHUko Ikasle Kontseiluarekin batera lanean, ikasleek egunerokotasunean dituzten erronkak azpimarratzeaz gain, ikasle gazteek dituzten konpromisoak eta aurrera ateratzen dituzten proiektuak goraipatu nahi ditugu.
Gogoratu behar dugu ikasleak gure hezkuntza-komunitateko kide aktibo eta parte-hartzaile direla, eta ikasketaz aparte, hainbat motatako egitasmoak izaten dituztela. Horrela, mota desberdinetako elkarte eta taldeetan konpromiso hartzen dute, gazteriaren interesekoak diren proposamenak bideratuz.
Hainbat gazte daude Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean aldi berean euren ikasketak eta gizarte eta gazteen egoera hobetzeko lan egiten dutenak. EGKtik horrelako gazteek sortzen dituzten elkarteei informazioa eta laguntza emateko prestutasun osoa agertzen dugu, betiere gazteriaren intereserako positiboak diren jarrerak bultzatuz.
Ikasleen parte-hartzea sustatzea, erronka komuna
Aurreko guztia dela-eta, EGK-k eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak indarrak batu ditugu ikasle mugimenduek duten garrantzia goraipatzeko. Bukaeran aurkitzen den dokumentuan gure manifestua irakurri ahalko duzu.
Horrekin batera, gogoratu nahi dizugu EGK-ko Hezkuntza Foroan parte hartzeko aukera zabalik daukazula zure esperientziak ezagutzera emateko eta beste gazteekin batera bizipenak partekatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitez hezkuntza teknikariarekin (Asierrekin) harremanetan: hezkuntza@egk.org helbidean edo 944436143 telefonora deituz.
Edozein momentu da egokia ikasle gazte moduan gure gizartea hobetzeko balio duten elkarteetan parte hartzeko. Ez galdu zeure aukera!