12 May, 2026

18 eta 30 urte bitartean dituzu eta Euskadikoa zara? Esperientzia berrien bila zabiltza? Lurraldez gaindiko proiektu batean parte hartu nahi baduzu hau da zure aukera! Animatu!

Pirinioez gaindiko Gazteria Foroan, parte-hartzaileek beren lurraldeetan bizi diren errealitate desberdinak eta antzematen dituzten beharrak eta gabeziak aurkeztu eta eztabaidatu ahal izango dituzte. Aldi berean, landutako behar eta gabeziak hornitu edo arintzeko neurriak zein ekintzak proposatuko dira elkarren artean partekatzeko.

Topaketan parte hartzeko izena eman galdetegi honen bitartez. Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren edizio berri hau 2026ko irailaren 17tik 20ra egingo da Baztanen (Nafarroa). Topaketako gastu guztiak ordainduko dira (bidaia, mantenua, ostatua…).

Edizio berri honetan, gazteen talentua eta belaunaldiarteko erreleboa landuko da, mugaz gaindiko eskualdeek duten erronkari aurre eginez: gaitasunak eskaintzea, gazteek prestakuntza jaso dezaten, profesionalki gara daitezen eta, nahi izanez gero, jatorrizko lurraldeetara itzul daitezen, ekonomia, gizartea eta kultura dinamizatzen lagunduz.

Topaketarako 10 pertsona inguruko talde bat sortzea bilatzen da, kopuru hori baino gazte gehiago apuntatuko balira, hautaketa prozesu bat jarriko litzateke martxan.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, partaidetza lan-arloko helbide elektronikora idatz dezakezu: partehartze@egk.eus edo 944 43 61 43 / 688 67 60 99 (Aitor)  zenbakietara deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.