18 eta 30 urte bitartean dituzu eta Euskadikoa zara? Esperientzia berrien bila zabiltza? Lurraldez gaindiko proiektu batean parte hartu nahi baduzu hau da zure aukera! Animatu!
2026-05-12
Pirinioez gaindiko Gazteria Foroan, parte-hartzaileek beren lurraldeetan bizi diren errealitate desberdinak eta antzematen dituzten beharrak eta gabeziak aurkeztu eta eztabaidatu ahal izango dituzte. Aldi berean, landutako behar eta gabeziak hornitu edo arintzeko neurriak zein ekintzak proposatuko dira elkarren artean partekatzeko.… ...
EMANTZIPA LAGUNTZA ABIAN JARRI DA
2026-05-11
Etxetik joateko irrikan zaude baina emantzipatzea zaila egiten zaizu? Alokairuaren prezioek edo etxebizitza bat erosteko gastuek kezkatzen zaituzte? Gazteen emantzipazio ezinaren aurrean, Emantzipa dirulaguntza jarriko da abian berriro. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Emantzipari buruzko informazioa modu argi eta errazean… ...
Kontzientzia eragozpenetik bake-hezkuntzara: 40 urte bizikidetza eraikitzen.
2026-05-06
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen Fundazioarekin batera (UIK), udako ikastaro hau antolatu du: Kontzientzia eragozpenetik bakerako hezkuntzara: 40 urte bizikidetza eraikitzen. Ikastaroa uztailaren 17an izango da, Miramar Jauregian (Donostia), 09:00etatik 17:00etara. Ikastaroaren helburuak Ikastaro honek ibilbide… ...
05/05 Bizimodu Independentearen Europako Eguna. “Gaur parte-hartu, bihar aske izateko”.
2026-05-05
Maiatzaren 5ean, “Bizimodu Independentearen Europako Eguna” ospatzen dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). ENILek (European Network on Independent Living) lehen aldiz 2014ean sustatu zuen egun hau, desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independente bat aurrera eramateko duten eskubidea aldarrikatzeko asmoz. Bizimodu independentea ez… ...
ETXEBIZITZA, LANA ETA EMANTZIPAZIOARI BURUZKO KEXEN BUZOIA
2026-04-30
Zailtasunak izan dituzu emantzipatzeko, alokairua ordaintzea ezinezkoa delako? Lan-kontratu prekario bat izan duzu, ordaindu gabeko praktikak edo lan duin bat lortzeko arazoak izan dituzu? Gazteen emantzipazioa erronka handia bihurtu da. Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 1ean, EGKtik guztiz anonimoa… ...
Martxan da “Gazte Eraldatzaileak” formakuntza-ibilbidearen deialdia.
2026-04-21
Gazte Eraldatzaileak formakuntza-ibilbidearen deialdia martxan jarri da. Ekimen honen helburua erakunde zein talde desberdinetako partaideek ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko eta berdintasunaren aldeko eraldaketa prozesuak bultzatzeko tresnak lortzea da. Programa guztiz doakoa da, eta guztira 3 formakuntza-saioz osatuta dago: maiatzak… ...
ASTIALDI TALDEEN UDAKO JARDUEREN KANPAINARAKO DATU-BILKETA
2026-04-15
Uda garaian, astialdi hezigarriaren presentzia bereziki garrantzitsua da. Irabazi-asmorik gabeko astialdi taldeek eta mugimenduek ahalegin handia egiten dute kanpamenduak, udalekuak eta udaleku irekiak antolatzeko. Gainera, familiek interes berezia dute urteko sasoi honetan astialdi hezigarriko jardueretan. Horregatik, proiektu honen helburua lurraldeko… ...
IZATEA SARIAK: EUSKADIKO GAZTERIAREN LEHEN SARIETARAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO DEIALDIA ZABALIK
2026-04-14
Gure 40. urteurrena dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bereizgarri berri bat abian jarri du, gazte-eremuan egindako ibilbidea, berrikuntza eta instituzioen lana saritzeko helburuarekin. IZATEA SARIAK izenpean, Euskadiko gazteriaren funtsa eta "izatea" balioetsi nahi duten sariak jaio dira. Sari hauek… ...
Formakuntza: Adimen Emozionalean formakuntza. Nerabeen kudeaketa emozionalerako baliabideak.
2026-04-13
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) astialdi begirale zein hezitzaileei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu du, nerabeen kudeaketa emozionalerako oinarrizko baliabideak lantzeko, adimen emozionalaren ikuspegitik. Saioa maiatzaren 19an izango da, 17:00etatik 19:00etara, EGK-ko Gasteizko bulegoan (Ramiro de Maeztu, 15). Formakuntzaren helburua astialdiko… ...
Hemen da #KulturQueer: Euskadiko artista gazte LGTBIQ+ak artearen bitartez ezagutzeko, ospatzeko eta haiei ikusgarritasuna emateko espazioa.
2026-03-31
Hemen da #KulturQueer: Euskadiko artista gazte LGTBIQ+ak artearen bitartez ezagutzeko, ospatzeko eta haiei ikusgarritasuna emateko espazioa. Gaur, martxoaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren Egunean, artearen bidez LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen ikusgarritasuna, aniztasuna eta berdintasuna sustatzeko kultur kanpaina berri bat aurkezten dugu: #KulturQueer. Kultura… ...