11 May, 2026

EMANTZIPA LAGUNTZA ABIAN JARRI DA

Etxetik joateko irrikan zaude baina emantzipatzea zaila egiten zaizu? Alokairuaren prezioek edo etxebizitza bat erosteko gastuek kezkatzen zaituzte?

Gazteen emantzipazio ezinaren aurrean, Emantzipa dirulaguntza jarriko da abian berriro. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Emantzipari buruzko informazioa modu argi eta errazean jarri du eskura.

23 eta 29 urte bitartean badituzu, maiatzaren 12tik aurrera laguntza hau eskatzeko aukera izango duzu: 300€ hilean, 24 hilabetez.

Laguntza alokairua edo etxebizitza baten erosketa ordaintzeko erabili ditzakezu. Begiratu prestatutako dokumentuan ea baldintza nagusiak betetzen dituzun.

Ez gelditu atzean! Eskatu lehenbailehen Euskadi.eus edo Gazteaukera.eus webguneetan.

Informazio gehiago nahi baduzu:
943 42 97 67 / 688 73 70 92 (Nora)

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.