Hurrengo abenduaren 3an, igandea, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna da. Gure egungo gizartean bizikidetzarako erronketako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa da.
EGKn badaude bai gaia lantzen duten nahiz gaiarekin harreman estua duten elkarteak, besteak beste Atzegi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Euskal Gorrak eta Juventudes de Unidad Progresista de la ONCE. Honetaz gain, EGK-k urteak darama, proiektu, egitasmo eta bestelako ekimenen bitartez errealitate hauengana pixkanaka-pixkanaka gerturatzen.
Aipatutako proiektuetako bat izan da pasa den urriaren 4an aurkeztutako “Mugarik Gabeko Aniztasuna” gida. Egitasmo hau EGK-k Bizkaiko Foru Aldundiarekin duen hitzarmenaren markoan sortu zen. Honen helburua astialdiko hezitzaileek aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiteko tresna teoriko eta praktiko bat eskura izatea da.
Pertsona bakoitzaren aniztasun funtzionala berak dituen zailtasun propioen edo inguruko mugen arabera aldatzen da. Ikuspegi global eta inklusibo batetik abiatuz eta gizarteko pertsona guztiengan pentsatzen badugu, oso funtzionalak izango gara. Modu horretan, inklusioa lortzeko helburuarekin jada badauden ekintzak egokitu edo ekintza berriak sor daitezke. Txostena irakurri aurretik lehen ideia bat egin nahi baduzu, hemen duzu hedabideetara bidalitako prentsa-dosierra eta jardunaldiko triptikoa.
Eta etorkizunari begira, zer?
Abenduaren 3a hain gertu izanik, emandako pausoak oroitu eta emango ditugunak ere aditzera eman nahi ditugu. Batetik, laster argia ikusiko du gazteria, aniztasun funtzionala eta enplegua ikergai izan dituen txosten bat. Bestetik, urtero antolatzen dugun Twitter lehiaketak aztergai izango du aniztasun funtzionala: zein diren beharrak, oztopoak, zer hobetu behar den… Txio batean (edo nahi bezain bestetan) bota zure iritzia.
Etorkizunari begira, EGKtik pertsona guztien erabateko inklusioa lortzeko bidean jarraituko dugu, pertsona guztiak gizarteari egiten dizkiogun ekarpen eta balio erantsia aitortuz eta azpimarratuz. Gure erronka guztion artean bidean aurkitzen ditugun oztopoak ezabatu eta gizarte anitz eta inklusiboa osatzea.
Edozein kontsulta edo proposamen izanez gero, ez izan zalantzarik eta idatzi hezkuntza@egk.org edo partehartze@egk.org helbide elektronikoetara.
KAIXO!
Elkarteetara inprimatutako aleak helaraziko dituzue?
Mila esker
Egun on, Amagoia:
Zure galderari erantzunez, elkarteek gidak eskuratzeko ondorengo aukerak dituzte:
Dena den, gogoratu ‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gida edozein momentutan deskargatzeko moduan dagoela.