EGK Berdintasun teknikari bila dabil! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasun lan-arlorako lan-deialdia zabaldu du teknikari lanposturako. Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren Berdintasunaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat!
Jardunaldi osoko urtebeteko eskaintza da, luzatzeko aukerarekin. Orain arte bezala, lanpostua Bilboko egoitzan izango da lan eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua.
Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.
Prozesuan kontuan hartzeko hainbat data:
- Curriculumen bidalketa, abenduaren 3a arte.
- Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, abenduaren 11an.
- Idatzizko froga Bilbon, abenduaren 13an.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, abenduaren 18an.
- Elkarrizketa Bilbon, abenduaren 19an.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, abenduaren 20an.
Lanean hasteko data, 2018ko urtarrila.