

Hitz- eta ekintza + utzarazpenen aurrean!
2010-05-27
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta beste hamaika elkarte, plataforma eta sindikatuk* protesta-ekintza egin dute gaur goizean Bilboko Arte Ederren Museoaren parean, Etxebizitzako Behatokiak antolatu dituen Gardentasuna etxebizitza politiketan jardunaldien hasieran. `Hitz gutxiago: maizter-kaleratzeen aurkako ekintza gehiago' lelopean, gizarte-mugimenduek Gurutze-Bidea antzeztu dute,… ...

Hiritartasunerako Oinarrizko Errentarekin azken hitzordua
2010-05-24
Azken deia! Bihar duzu azken aukera guztientzako eta baldintzarik gabeko gutxieneko diru-sarrera bat finkatzearen norabidean Mexikok izan duen esperientzia lehen eskutik ezagutzeko. Mexico D.F.-ko Gizarte-garapenaren ebaluaziorako Kontseiluko zuzendari den Pablo Yanes adituak azken hitzaldia emango du, Oinarrizko Errentaren Sareak gonbidatuta… ...

Hezkuntza ez-formala ‘formalizatu’: borobila karratu bihurtu
2010-05-21
Astialdiko begirale eta zuzendari tituluak aldatu nahi ditu Administrazioak, eta Lanbide Heziketako titulu eta Inem-eko profesionaltasun zertifikatu bihurtu. Aldaketa honek astialdi hezitzailea (hezkuntza ez-formala) hezkuntza formalaren moldeetara egokitzea suposatuko luke; beste modu batera esanda: astialdi talde eta eskolen zutabea bera… ...

Israeli boikot
2010-05-20
Pasa den ostiralean, maitzak 14, Israelgo estatuarentzat ospakizun eguna izan zen: estatua sortu zeneko 62 urteurrenaren ospakizuna, hain zuzen. Palestinarrentzat, ordea, Al-Nakba eguna izan zen: alegia, 'Hondamendiaren eguna' gogora dakartenekoa. Boikot Israel plataformak (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua barne) amesgaiztoaren aurkako protesta… ...

Play sakatu
Play sakatu. Sahara, Kolonbia eta Palestinari buruzko jardunaldiak* oso arrakastatsuak izaten ari dira. Errefuxiatuei buruzko ataria eta gero, atzo komunikazioaren txanda izan zen. Zehazki, komunikabideak, kontrainformazioa eta nazioarteko elkartasun ekintzari buruzko zineforum-tailerra egin zen. Saioan hiru bideo eman ziren eta,… ...

SOS ARRIAGA! Parke baten defentsa baino gehiago
2010-05-19
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bat egin du SOS Arriaga plataformarekin, Gasteizko parke handienaren defentsan. Hiriko birika honen gainean, Udaletxeak bus geltokia eraiki nahi du, eta ondoren, Industria Ministeritzak tren geltokia eraikiko du ere, Abiadura Handiko Trena (AHT) bertako lurrazpitik pasako… ...

Transfobia eta homofobiaren aurkako nazioarteko eguna
2010-05-17
Gaur, maiatzak 17, Homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten, bereziki, transfobiaren aurkako aldarrikapenan entzungo dira. Izan ere, espainiar-estatu mailako gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteen federazioak (FELGTB) TRANSformaziorako urtea bataiatu du 2010a. Bataio hori, gainera,… ...

ONGI ETORRI WEB BERRIRA!
2010-05-14
Ongi etorri web berrira! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere habitat berriaren ateak irekitzen dizkizu. Bertan abantaila asko aurkituko dituzu: orain, web zaharrean ez bezala, berriak iruzkindu eta elkarbanatu ditzakezu (zure iritzia erabat beharrezkoa delako guretzat), eta argitalpen zein agendara harpidetu… ...

TRANSformaziorako jardunaldiak
2010-05-06
Zer da genero identitatea? Nork edo zerk ematen digu? Zer da trans pertsona izatea? Eta trans generoa? Galdera hauei guztiei erantzunak bilatzeko, Gaztegehituk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) TRANSformaziorako jardunaldia antolatu dute, trans pertsonen despatologizazioaren aldeko urteari begira (2012) abiatu… ...

Ministro gailurraren aurka, herrien gailurra!
Hogei elkarte, kolektibo eta sindikatu baino gehiagok indarrak batu dituzte, norabide berean bultza egiteko: alegia, Europar Batasuna, Latinoamerika eta Karibeko estatuburu eta gobernuburuen gailurraren aurrean (Madril, maiatzak 17-21) protesta egiteko. Horretarako, Red Birregional Europa, América Latina y Caribe: Enlazando Alternativas… ...