Astialdi talde batean parte hartzen baduzu eta 12 eta 17 urte bitartean baduzu… hemen da zuk eta zure lagunek nahi zenuten bideo lehiaketa! Bada garaia jendeak jakin dezan zer den astialdiko taldeek egiten duzuena! Ateak eta leihoak zabaltzeko momentua heldu da. Egiten duzuena lau haizetara zabaltzeko ordua. Horregatik, Astialdi Foroak (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitako federazio eta eskolen koordinakundeak) film laburren lehiaketa prestatu du. Dagoeneko oinarriak deskargatu ditzakezu.
Xehetasun gehiago nahi badituzu, Mundua txikituko duen belaunaldiko kanpainaren blogean aurkituko dituzu, kanpaina indartsu horren baitan kokatzen baita lehiaketa hau.
Kamera zain daukazu!
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan edo idatzi iezaguzu hezkuntza@egk.org helbide elektronikora!