lan deialdia

7 September, 2010

Kulturartekotasun teknikarirako lan deialdia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Kulturartekotasun teknikarirako lan deialdia ireki du. Deialdi honen asmoa hutsik geratu den lanpostua betetzeko betetzeko hautaketa-prozesua ireki du. Kontratua lanaldi-erdikoa izango da, eta eskatutako baldintzetako batzuk honako hauek dira: 30 urte baino gehiago EZ izatea, euskara eta gaztelania menperatzea, eta gizarte mugimendua eta elkartegintza ezagutzea.

Lanaldi erdiko kontratua eskaintzen dugu eta bulegoa (Bilbon, Donostian ala Gasteizen) hautatuarekin adostuko da.

Kurrikulunak irailaren 22ko eguerdiko 12ak baino lehen bidali behar dira, bilbao@egk.eus helbidera. Informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen deialdi osoa:

LANPOSTU DEIALDIA: kulturartekotasun teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Zalantzarik izanez gero lasai asko jarri gurekin harremanetan aipatutako helbide elektroniko edo gure webgunean topatuko dituzun telefono zenbakien bitartez.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.