Durangoko Azokan parte hartu nahi al duzue? - EGK

7 September, 2010

DURANGOKO AZOKAn parte hartu nahi al duzue? Izena eman ezazue irailaren 20a baino lehen!

Urtero bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) txoko bat alokatuko du Durangoko Azokan, elkarteen esku uzteko. Stand-kopurua parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.

EGK-k irailaren 30a baino lehen egin behar du erreserba. Hori dela eta, bere aldizkariak, liburuak, pegatinak, jolasak eta bestelako materialak Durangon ezagutarazi nahi duten taldeek irailaren 20a baino lehen eman behar dute izena, 94 443 61 43 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: komunika@egk.org

Ohikoa denez, Azoka abenduko zubian izango da; zehazki, 4tik (larunbata) 8ra arte (asteazkena).

Parte-hartzeko, honako eskakizunak bete behar dira:

  • Antolakuntza-bilera batean parte hartu.
  • 100 euroko fidantza ordaindu. Azoka bukatu bezain laster itzuliko da.
  • Elkarteari dagokion txanda egin. Txandak antolakuntza-bileran antolatzen dira.

Bere aldetik, EGK-k stand-a ordainduko du, materialen katalogo bateratua diseinatuko du, kanbioak eramango ditu eta txandak koordinatuko ditu. Noski, dagokion txanda ere egingo du.

Durangoko Azoka aukera paregabe aizan daiteke jendearengana hurbiltzeko, eta elkartearen materiala ezagutarazteko. Beraz… anima zaitezte!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.