Portugalete eta Zallako GAZTETXEEN ALDE!
2011-06-09
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Portugaleteko Koskoenea gaztetxearen utzaraztea salatu du. Elkarte plataformak gazte eta auzokideei babesa adierazi die Bilbon, 2011ko ekainaren 9an. Duela urte bat eta hiru hilabete Portugaleteko Koskojales kaleko eraikin huts bati bizitza eman zion gazte talde batek,… ...
Gazteriaren Kontseiluak 15M mugimenduaren dinamika txalotzen du
2011-06-06
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Batzorde Iraunkorrak 15M mugimenduaren aurrean egindako hausnarketa: "Azken asteotan sortu den mugimendu honen dinamika eta planteamendua interesgarria dela iritzi dugu, kale mailako dinamika partehartzaile eta irekia den momentutik abiatuta. Partehartze anitza bilatzen du eta era asanblearioan… ...
BULARREKO MINBIZIA gainditzen ari diren bi EMAKUME GAZTEren ahotsa jaso dugu
2011-05-31
Mireia Carretero bergararra eta Maite Fuertes ermutarra bularreko minbizia gainditzen ari diren 27 eta 28 urteko emakume gazteak dira. 'Bultotxo' bat antzeman zietenetik, euren bizitza erabat aldatu da. Aste honetan, Gazteriaren Kontseiluak Tas Tas Irrati Librean Gazte Borraste irratsaioan izan… ...
ZORIONAK gazte elkartegintzari! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “berdefinizio-prozesua” abiatu du “ilusioz” bere 25. urteurrenean
2011-05-27
Indartzen programa jarri du martxan Gazte elkarteen plataformak, bere funtzionamendua eta egitura berrikusteko Bere urteurrenean Eusko Jaurlaritzak 25.000 euro defizit "oparitu" dizkiola salatu du gazte-elkarguneak Bilbon, 2011ko maiatzaren 27an. Gaurko egunez duela 25 urte, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) jaio zen. Maiatzak… ...
Uda honetan… zure ASTIALDIA ASTINDU! 9.000 plaza baino gehiago eskaintzen dituzte astialdi-taldeek udaleku eta opor-ekintzetan. Aukeratu zurea!
2011-05-24
Udalekuetarako 9000 plaza eskaintzen dituzte gazte talde bolondresek • Euskadiko ehun elkartek 155 proposamen prestatu dituzte oporretarako. Gasteizen, 2011ko maiatzaren 9an. Prest da ‘udako operazioa'. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ehun gazte-taldek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 155 udaleku eta… ...
Norena de kalea? EGKren Gazte Borraste irratsaioan ESPAZIO PUBLIKOAri buruz aritu gara
2011-05-17
Norena de kalea? Gazte Borraste irratsaioan ESPAZIO PUBLIKOAri buruz aritu gara. Zeren arabera antolatzen dugu? Nola baldintzatzen du gure bizitza? Nola baldintzatu dezakegu guk espazio publikoa? Unai Fernández de Betoño arkitekto eta irakasleak azalpen benetan interesgarriak eman dizkigu. Horrez gain,… ...
Zu bezala, hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten gazteekin esperientziak elkar trukatu nahi al dituzu? Zatoz uztailaren 18tik 22ra Gasteizera
2011-05-11
Uztailean Hizkuntza gutxituak erabiltzen dituzten nazioarteko gazteen topaketa ospatuko da Gasteizen (eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak topaketa babesten du, beste batzuen artean). Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten gazteak elkartzea da topaketaren helburua, aurkitzen dituzten arazoez hitz egiteko, hausnartzeko eta bide batez… ...
Gazteriaren Kontseilua: 25 URTE SAREAK JOSTEN
2011-05-10
25 urte sareak josten Ia ikusezinak dira; finak, ukiezinak, hautemanezinak: hariak. Leunak, bai. Baina elkar gurutzatuak sare boteretsuak osatu ditzaketen hari leunak. Eta hori da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, gazte-elkarteen plataformak, 25 urtetan zehar egin duena: hariak elkar gurutzatu. Matazak ehun… ...
GAZTE BORRASTE, Unibertsitateko gazte mugimenduen ikasgelan
2011-05-03
GAZTE BORRASTE, Unibertsitateko gazte mugimenduen ikasgelan! Gazte Borrasten, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Tas Tas irrati librean egiten duen irratsaioan, Unibertsitatean aritzen diren gazte-mugimenduen ikasgelara sartu gara. Zein erronka dituzte? Zein oztopo jartzen dizio elkartegintzari gaur egungo unibertsitate ereduak? Galdera horiei… ...
Prentsa oharra: Gazteen lan osasunaren alde, prekarietatearekin amaitu
2011-04-26
Lan baldintzen okertzeak "gazteen osasunari kalte egingo diola" salatu dute Prekarietatearen areagotzeak gazteriaren lan-istripu kopurua handitu dezakeela ohartarazi dute 16 eta 35 urte bitarteko pertsonek ezbeharren %40a sufritzen dute Gasteizen, 2011ko apirilaren 26an. Hurrengo Osasun Laboralaren aldeko Nazioarteko Egunaren testuinguruan… ...