Nafarroako Gazte Kontseiluaren (NGK) Sozioekonomia Arloak topaketa berriak proposatzen dizkizue eta interesgarria izanen zaizuelakoan, animatzen zaituzte bertan parte hartzera. Jarduera hauek, hain zuzen ere, Agora Gaztea topaketak ekimeneko bigarren edizioa dira eta 2011ko urriaren 7 eta 8an ospatuko dira Altsasun. Horretarako “Santo Cristo de Otadia” Gazte Aterpetxea, Intxostiapunta Gaztegunea eta Iortia Kultur Etxea erabiliko ditugu. Tailerren bidez eginen dugu lan eta hausnartuko dugu gure Foru Erkidegoko gazteen egoera enplegu, etxebizitza eta formakuntzaren arloetan.
“Ni-Ni? No, Ni Ez”.
Ni ez nago geldirik, Nik ez dut horrela egon nahi, Nik ez…. Horregatik antolatu ditugu horren garrantzitsuak diren topaketa hauek. Jardunaldiotara bertaratuko dira hainbat laguntzaile adierazgarri eta emanen dizkigute datuak, errealitatea hurbilduko digute eta baliabideak azalduko dizkigute.
Hau guztia eta askoz gehiago… Esaterako, ostiraleko arratsaldeko 8etan Kolectivo Monstrenko taldearen “Tenemos que hablar” antzezlanarekin gozatuko dugu.
Langabezia. Kezka. Ezagutzak. Etxebizitza. Laguntzak. Formakuntza. Etxebizitza erabiliak birgaitzea. Krisia. Mugimendua… Zein da zure iritzia? Ziur gai hauen inguruan asko entzun duzula, askotan gazteok aipatuz. Hausnartu duzu honen inguruan? Beste ikuspegi batetik aztertu nahi? Gu, beti bezala, zure iritzia jakiteko irrikitan gaude. Anima zaitez, denon artean ziur irtenbidea topatuko diogula eta!
Egitaraua, ekitaldiko informazio eta behar dezakezun guztia webgune honetan topa dezakezu. Mila esker Nafarroako Gazte Kontseiluari ekitaldiagatik! Gu han izango gara