

2016an itzuli gara. Hauxe da gure neguko ordutegia
2016-01-04
Gabonak eta gero indar berrituekin itzuli gara 2016an. Urtarrilaren 7tik aurrera ohi bezala lanean gabiltza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gasteiz, Bilbo eta Donostian dituen egoitzetan. Gure talde teknikoarekin zuzenean hitz egin nahi baduzue edo gure bulegoetatik kontsultaren bat egitera pasa,… ...

Gelak eta materialak uzten dizkizuegu: hemen kontatzen dizuegu nola
2016-01-02
Ez dugu gauza handirik, baina daukaguna, konpartitzen dugu :) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan gelak eta materialak uzten dizkizuegu gazte-elkarteei eta bestelako gizarte mugimenduei. Zuen jardueretarako zerbait behar baduzue, jarraian duzue mailegatu ahal dizuegunaren zerrenda eta eskaera egiteko jarraibideak: Materialen katalogoa*: *… ...

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren izenean: Zorionak eta urte berri on 2016!
2015-12-21
2015 urtean zehar proiektu eta ideia asko gauzatzen saiatu gara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eta zu bezalako jendea gure alboan izan gabe ez zen posible izango horrela emaitzak lortu izana. Beraz, bihotz-bihotzez, mila esker! Zorionak denoi egindako lan izugarriagatik! Laster… ...

Itaka-Escolapios Fundazioak eta Betti Gottik Astialdi Foroaren Boluntariotza argazki lehiaketa irabazi dute
2015-12-17
Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, antolatutako 'Boluntariotza argazki lehiaketa'-ren irabazleak jakinarazi ditu gaur. Bost epaimahaikideen botoak kontatu ondoren berdinketa eman da eta, ondorioz lehiaketaren saria, elkartearentzat diren 300 euroak bi zatitan banatuko… ...

#EGK2016 Twitter lehiaketaren irabazleak ditugu, zorionak eta eskerrik asko guztiei zuen ekarpenengatik!
2015-12-14
Abenduaren 11n, eguerdiko 11.00etan, oinarriek esaten zuten bezala, gure #EGK2016 Twitter lehiaketaren zozketa egin zen Donostiako EGKren egoitzan. Lehiaketaren egunetan hogei proposamen baino gehiago jaso dira eta hiru izen atera ziren sariak banatzeko: 2016ko BBK Live-rako bi bono, 50 euro… ...

Giza Eskubideen Egunean: EGK-k aitortza egiten die Giza Eskubideen alde lan egiten duten gazte elkarteei
2015-12-10
EGKtik, gazte elkarte ugarik osatutako plataformatik, gaurko Giza Eskubideen Nazioarteko egun honen karga sinbolikoa aprobetxatu nahi dugu. Horregatik, edozein motatako indarkeriaren kontrako aldarria egin nahi dugu (zuzena, kulturala, egiturazkoa...), eta indarkeria horrek dakarren Giza Eskubideen urraketa guztiak salatu nahi ditugu,… ...

Nola beteko zenuke zure kantinplora? Gasteizko aisialdi hezitzaileko boluntarioen lana ezagutzera emateko zabalpen kanpaina
2015-12-04
"Hiritarren artean jakin-mina piztu nahi izan dugu, zabalpen ekintza honen bitartez" Aisialdi hezitzaileak eta boluntario gazteek egiten duten lanak gasteiztarron bizitzan zer nolako onurak dituen ezagutzera eman nahi da: haur eta gazteen artean egunerokotasunean aurkitzen ez diren esperientziak eskaintzea, pertsonen… ...

Enplegua, prekarietatea, hezkuntza eta etxebizitza A-20ko euskal hautagaien gai nagusiak #GaztEztabaida-n
2015-12-01
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), abenduaren 20ko (A20) Hauteskunde Orokorren harira, gazteen gaien inguruan Euskadi mailan egingo den eztabaida garrantzitsuena antolatu du gaur. #GaztEztabaida "Gazteok hauteskundeen aurrean" ekitaldia eguerdiko 12.00etatik aurrera Gasteizko UPV/EHUko campuseko Letra Fakultateko Gradu Aretoan egin da eta… ...

EGK-k Ernai gazte antolakundeak Vitoria-Gasteizen egindako erasoak gaitzesten ditu
2015-11-25
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 25a. Euskadiko Gazteariaren Kontseiluak (EGK) Ernai gazte antolakundeak asteleheneko goizaldean hainbat kutxazainetan, inmobiliaria eta Iberdrolako lokal batean Gasteizen egindako erasoak ukatzen ditu. Euskal gazteriak ez du merezi edozein talde edo elkarteren aldarrikapenak indarkeria eta eraikinen hondatzearen bidez… ...

EGK-k gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioak antolatuko ditu abenduan
EGK-k gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioak antolatuko ditu abenduan Gazte Label ekimenaren barruan. Honen helburu nagusiena, gazteen perspektiba batetik, kolektibo honentzat zuzenduta dauden gazteria politika publikoen kontrastea egin eta kalifikatzeko sistema bat garatzea da, guztion parte-hartzearekin: gazteak eta… ...