Ez dakizula zer diren? 2015en 200 bat gazte batu genituen kirol dinamika parte-hartzaile desberdinetan. Aurten, Bilbon ospatuko ditugu, urriaren 1ean. Zer egingo dugun jakin nahi? Antolatzen lagundu beharko duzu orduan, gazte talde bat bildu nahi dugu guzti hau zehazteko: ideiak botatzeko, ekimen parte-hartzaile eta barne-hartzaileak antolatzeko, eta batez ere ondo pasatzeko! Aurten ere, badatoz GazteOlinpiadak!
Talde horren parte izan nahi duzu?
Ekainaren 1eanan Bilboko egoitzan batuko gara 17etan. Anima zaitez! Izena emateko egin klik.
Badatoz GazteOlinpiadak?
GazteOlinpiadak 2015ean martxan jarritako proiektua da. Gazteen parte-hartzea, batez ere, kirol elkarteetan ematen dela ikusirik fenomeno honi hurbiltzeko saiakerak egin genituen Bilbon, Gasteizen eta Donostian (lasterbideari klik eginez ikusgai). Bilbon, ONCE-rekin elkarlanean Goalball lehiaketa bat antolatu genuen, Gasteizen saskibaloia izan zen protagonista eta Donostian boleibola. Ekhitarrak Kirol Kluba, Gaztegehitu eta Kale Dor Kayico elkarteen laguntza ere oso baliagarria izan zen.
Guztira, 200 bat gaztek parte hartu zuten ekintza hauetan eta haien iritziz, kirola eta parte-hartzea ongizatea eta poztasuna lortzeko baliabide ederrak dira. Gazteen arabera, aniztasuna jorratu ezkero elkartasuna bezalako balioak garatu daitezke.