M17 #YoNoMeCallo

17 May, 2016

M17: EGK ere LGTBI+fobiaren aurka

EGK-k Gaur8 lantaldea eta Berdintasun lan arloa abian jarri zituen gaur bezalako egunetan ere gazteriaren hitzak eta eskaerak islatzeko Gazteriari aniztasuna eta elkarbizitza eskubide eta askatasun berdintasunean oinarrituta bermatzea gure helburu bihurtu badugu ezin gaitezke M17 bezalako egunetan isilik gelditu.

Ordea, ezin dezakegu isilik ez gelditzeko gure arrazoia zifretan jarri, oraindik ere Euskadin ez baitugu ikerketa ildo, datu bilketa edota Behatokirik non LGTBI+ kolektiboaren egoera ezagutzera eman. Baina soberan dakigu erasoak, isekak eta txantxak eman ematen direla. Eta ematen den bakoitza jada gehiegizkoa dela.

Hau dela eta, bi lan ildo nagusi ditugu orain momentuan epe motzera begira.

Alde batetik, Berdintasun lan arloa CJE*-ren LGTBI lantaldean dagoenez gero, gaur aterako den #YoNoMeCallo (#NiEzNaizIsiltzen) kanpainan EGK indar bat gehiago izango da. Kanpaina honen helburua da gaur, Maiatzak 17, indarkeria LGTBI+fobikoei aurre egitea guztion artean. Kolektiboaren parte edo aliatu izanda, berdin dio. Helburua gazteria aniztasunaren alde gaudela adieraztea da.

Ez ditugu gehiago onartuko erasoak, ez ditugu gehiago onartuko isekak, txantxak, zein beste edozein motako bereizketa eta indarkeriak. Eta horretarako behar dugu salaketa, ahotsa altxatzea eta ez isiltzea. Baina ez EGK bakarrik, baita zuk ere, horregatik galdetzen dizugu: eta, zu, zerren aurrean ez zara isiltzen?

CJEren kanpainako argazkia

Bestalde, badaukagu beste lan ildo propio bat, proiektu propio bat, aurki argia ikusiko duena baina jada aurkeztu nahi dizueguna. Hau da: Gune Anitza Zigilua.

Zer da M17-ko proiektu hau?

Konturatu al zara azken urteotan kaletik zoazenean dauden mezu desberdinak? Bai lokal fisiko zein birtualetan, merkataritza lokaletan, aisirako lekuetan, administrazioetan… Ez da ez ohikoa emakume eta gizonezkoen berdintasunarekiko edo LGTBI+ kolektiboaren aldeko jarrera adierazten duten irudiak aurkitzea (puntu lila, ostadardun bandera…).

Ordea, hauetatik gehienak “debekutik” egiten dira (“hemen ez dira onartzen erasoak”, “hemen ez da indarkeriarik onartzen”…), hau da, ongizatearen eraso zuzena diren indarkeria aldentzeko, zigortzeko eta errefusatzeko mezuak dira.
Mezuok beharrezkoak dira. Baina mezu hauek soilik erabilita jarrera negatiboen prebentzioa soilik dugu eta ez jarrera positiboen sustapena. Bizi garen gizarte honetako baloreak eralda nahi baditugu, ezinbestekoa dena.

Hau dela eta, urte honetan zehar, Gune Anitza zigilua eratzen egon gara. Hutsune hau betetzeko.

Gazteon erronketako bat da eskubide eta askatasun berdintasunean oinarritutako ibilbide bat hastea non emakume eta gizonezkoen arteko errealitate anitzak txertatu eta identitate, izaera eta harreman eredu desberdinak era aske eta gogobetegarri baten bizi ahal izan.

Edonorentzat bere identitate, izaera eta orientazioarekiko ongi etorri adeitsua adieraziko duen zigilua izango dugu hau eta zuen guneen bereizgarri ezin hobea izan daiteke zuek ere aniztasunaren alde bazaudete!

Interesa piztu bazaizu, gehiago jakiteko kontsulta ezazu goiko gida-irudia!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.