

Gaur, gehitu zaitez LGTB Harrotasun egunaren mobilizazioetara!
2010-06-28
Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteek, horien artean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kide den Gehitu, hamaika hitzordu eta mobilizazio deitu dituzte, gaur, ekainaren 28an, ospatzen den Nazioarteko LGTB harrotasun-eguna dela-eta. Hona hemen deialdietako batzuk: Vitoria Gasteiz: Manifestazioa 20.00etan Andra Mari… ...

Zaharraz Harrok egitarau mamitsua aurkeztu du!
2010-06-24
Jaietan eta irekita! Hemen da Zaharraz Harrok aurkeztutako ekimenaren egitaraua! Datorren larunbatetik (hilak 26), hurrengo iganderarte (uztailak 4) ospatuko diren Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta partehartzaileak proposamenez beteta datoz, gaur prentsaurrekoan aurkeztu dutenez: esgrima, antzerkia zeinu-hizkuntzan, zinema kalean, mendira… ...

Gazte bat zendu da Araian, lan-ezbeharrez. PREKARIETATEARI eta ISTRIPUEI, STOP!
2010-06-23
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Araiako Nestlé multinazionalaren izozki-enpresan (Miko zaharra) lan-istripuz bizia galdu duen 21 urteko langilearen heriotza salatu du. Atzo gertatutako ezbehar hilgarri honen aurrean (zazpigarrena Araban), EGK-k "biktima, beste behin, gazte bat dela" salatu du. Azaldu duenez, gazteek gainerako… ...

Dena prest, KALEA GUZTIONA DA! ozen esateko
2010-06-21
Kalea guztiona da, goza dezagun libreki plataformak 900 sinadura bildu ditu asteburu honetan, Bilboko Eremu Publikoaren erabilera arautuko duen udal araua geldiarazteko. Izan ere, oso "murriztailea" dela uste baitute plataforma osatzen duten hirurogei eragile politiko, sozial eta sindikalek -Euskadiko Gazteriaren… ...

Udaran, astialdia astindu!
Oraindik ez duzu udarako planik? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitan astialdi hezitzaileko taldeak koordinatzen dituen Astialdi Foroak hamaika proposamen ditu zuretzat. Dagoeneko kaleratu du 2010eko udaleku, kanpaleku eta beste hamaika opor-ekintzen agenda, ezizenez desplegablea. Hiru dauzkazu: EAEko lurralde bakoitzeko, bat (ekintzen… ...

Aldaketa sozialaren aldeko Sanjuan sua
2010-06-17
Krisia eragin duten errezetak sutara bota nahi al dituzu? Kapitalismoaren eredu zaharra kiskali nahi al duzu, eredu berri bat landatzen hasteko? Zatoz krisiaren kontrako eta aldaketaren aldeko sanjuan sua! Solstizioaren bezperetan, ekainaren 19an (larunbata), eguerdiko 12.30ean Bilboko BBVAko egoitzaren parean,… ...

EGK eta beste bederatzi kolektibo Etxebizitza Itunaren aurka protesta egin dute gaur Lehendakaritza parean
2010-06-16
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta beste bederatzi sindikatu eta kolektibo Lehendakaritza parean mobilizatu dira gaur, asteazkena, arratsalde honetan bertan Eusko Jaurlaritzak eta sektore pribatuak izenpetu duten etxebizitza itunaren aurka protesta egiteko. Izan ere, "dokumentu horrek gizarte-itunaren itxura eman nahi duen… ...

www.egk.org atariak 2.000 erabiltzaile baino gehiago ditu dagoeneko!
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) atariak, www.egk.org, abiada arrakastatsua izan du: 2.000 erabiltzaile baino gehiago eta 8.000 orrialde-ikuspen lortu ditu estreinatu zenetik, orain dela hilabete bat besterik ez. Eta ez soilik Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE), Ozeanoaren beste bazterretik ere jaso ditu… ...

140 UDALEKU baino gehiagorekin mundua txikituko duen belaunaldiaren oihartzuna entzun…!
2010-06-14
Mundua txikituko duen belaunaldiak aurrera darrai. Pausuz-pausu, baina geldiezin. Poliki-poliki, gazte tropa hauek komunikabideetan bere burua entzunarazten hasi dira. Hona hemen irrati eta prentsa idatzian egindako bi agerpen, lehen eskuko informazioa izan dezazun. Tas Tas irratia. Informazio gehiago... oso laster… ...

Gazteriaren Kontseiluak azken hilean egin duena jakin nahi al duzu? EGK Digitala buletinak laburbilduko dizu!
2010-06-13
Azken hilean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) agendak lehertzear egon dira. Izan ere, maiatzan proiektuek eztanda egin baitute: TRANSformaziorako jardunaldiak, Ministroen goi-bileraren aurkako mobilizazioak, Hiritartasunerako Oinarrizko Errentari buruzko jardunaldiak. Eusko Legebiltzarrean agerraldia, Gazteria legea jorratzeko lantaldeak, Mundua txikituko duen belaunaldiari buruzko… ...