Ijito herria eta astialdi hezitzailea: zubiak eraikiz - EGK

3 November, 2010

Azaroaren 10ean, Astialdia eta Ijito Herriaren artean zubiak eraikitzeko jardunaldiak Bilbon

Zergatik gure auzoko ume ijitoak ez dira gure astialdi taldearen ekintzetara hurbiltzen? Gure astialdi eskaintza gustatuko ote zaie? Zertan erabiltzen dute haien astialdia? Nola ulertzen du ume ijito batek astialdia? Bestetik, zer da astialdi talde bat? Ze jarduera edo dinamika antolatzen dituzte? Astialdi eskolak, zertarako? Zalantza hauek argitzeko eta ijito eta astialdi mundua elkar hurbiltzeko asmoarekin, bi errealitateen arteko elkartrukaketarako eta formakuntzarako jardunaldi batera gonbidatuta zaude. Saioa astialdi talde, federazio edo eskolen koordinatzaile, irakasle eta arduradunentzako diseinatuta dago, hala ere, astialdi munduan lan egiten eta interesa duen edonork parte-hartu ahal du. Zubiak eraikitzeko jardunaldia izango da.


Bizkaia: Bilboko La Bolsa gizarte etxean, azaroaren 10ean 9:30etatik 13:45etara arte.

Prezioa: Musutruk
Izena emateko eta info +: astialdiforoa@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.