Zailtasunak izan dituzu emantzipatzeko, alokairua ordaintzea ezinezkoa delako?
Lan-kontratu prekario bat izan duzu, ordaindu gabeko praktikak edo lan duin bat lortzeko arazoak izan dituzu? Gazteen emantzipazioa erronka handia bihurtu da.
Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 1ean, EGKtik guztiz anonimoa den buzoi bat jarri dugu martxan zu bezalako gazteak entzuteko.
Zure esperientzia ezagutu nahi dugu, horrela, etxebizitzari, lanari eta emantzipazioari buruzko errealitatea bildu, txostenak garatu, arazo horiek ikusarazi eta gure eragin politikoa indartzen jarraitu ahal izateko.
Gainera, parte-hartzaileen artean 100 euroko zozketa egingo da, Elkar dendetan erabiltzeko.
📅 Parte hartu eta entzunarazi zure ahotsa!
📩 Informazio gehiago:
📞 688 737 092 (Nora)
📧 etxebizitza@egk.eus