Deshazkundea Gazte Borrasten

19 October, 2010

Deshazkundea Gazte Borrasten

Belarriak erne! DESHAZKUNDEA izan da Gazte Borraste irratsaioaren Haria eta Orratza aste honetan. Bilboko Deshazkunde taldeko hiru gonbidatu izan ditugu Gazteriaren Kontseiluak sustatutako saioan: Iñaki Valentín, Iratxe Arriola eta Julián Jauregi. Nola eraldatu ditzakete deshazkundearen proposamenek zure bizitza eta mundua bera? Gure gonbidatuek pista eta iradokizun interesgarriak eman dizkigute. Hori bakarrik ez. Zure belarrira txokoan Zuria Arzua izan dugu, REAS sareko kidea (ekonomia solidario eta alternatibo baten aldeko sareko kidea, hain zuzen) . Pobreziari buruzko hausnarketak xuxurlatu dizkigu Zuriak. Horrez gain, gazteei buruzko albisteak birpasatu ditugu Titularrak eta Suplenteak tartean, eta agendaren hurrengo hitzorduak iragarri ditugu Rumore Rumore txokoan. Entzun… eta proposatu! gazteborraste@tas-tas.org / komunika@egk.eus

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.