Elkarteentzat komunikazio erremedioak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

26 October, 2010

KOMUNIKAZIO TAILERRA ELKARTEENTZAT. %100 praktikoa!

…prentsaurreko bat antolatu nahi duzuela baina ez dakizula nondik hasi?… Irratian elkarrizketatuko zaituztetela eta begirik ezin itxi zabiltzatela? Egunkarietan ekimen bat iragarri nahi duzuela baina ez dakizuela nora-nola bidali… eta nora-nola ez??? Laaaaasai! Zatozte EGK-k elkarte eta gizarte-mugimenduentzat diseinatutako Komunikazio tailerra edo laborategi praktikora. Hemen egoitzen helbideak. Bi hitzorduren artean aukeratu dezakezu:

  • Azaroaren 20an (larunbata) Bilbon. 
  • Abenduaren 18an (larunbata) Gasteizen. Eman izena abenduaren 5a baino lehen.
  • Taldea sortuko balitz, Gipuzkoan ere burutuko litzateke.

Euskaraz edo gaztelaniaz, eskariaren arabera.
Goizez edo goiz eta arratsaldez, edo bakarrik goizez: nahiago duzuna.
Irakasleak: Itziar Amestoy eta Iñaki Landa kazetariak.

Eta eduki konkretu bat landu nahi baduzu… zuen ekarpenen zain gaude!

Zalantzak argitzeko, informazio gehiago eskatzeko, gai-proposamenak bidaltzeko eta izena emateko, apuntatu:  komunika@egk.org / 94 443 61 43 (Itsaso).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.