Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteei eta gazte eragileei zuzendutako lehen sare soziala aurkeztu du prentsaurreko batean: Gaztelink. Web orrialde berri hau gizarte-mugimenduen topagune bat sortzeko abiatu da. Facebook eta Tuenti atarien antzeko funtzionamendu batekin baina sare horiek jasaten duten informazio saturazioa pairatu gabe, plaza birtual bat izateko jaio da. Plaza horretan, gaur egun Interneteko txoko ezberdinetan sakabanatuta dauden informazio eta eragileak bildu nahi dira. Esaterako, gazte-elkarteek, sindikatuek edo instituzioetako gazteria-sailek antolatzen dituzten jarduera, ikastaro, lantalde edo mobilizazio deialdiak. Gehiago jakin nahi al duzu? Deskargatu ezazu prentsa-dossierra!

8 October, 2010