Kale gehienen izenak gizonezkoenak izateak zer suposatzen duen kezkatzen al zaitu? Zorua garestia delako, etxebizitza garestia dela bezalako topikoak irentsiarazi dizkigutela susmatzen al duzu zuk ere? Hiriak egitearen kontu hori interesatzen al zaizu, baina ez dakizu PGOU bat zer den? (Euskaraz, HAPO). Hirigintza gizartea eraldatzeko modu bat izan daitekeela uste al duzu? Emaiozu begiratu bat gure azken aldizkariari: Hiriak egin eta desberdintasunak desegin (Ahotik At seriearen 10.zenbakia).
Beti bezala hau ez da txosten itxia. Abiapuntua da zuk, hala nahi baduzu, zure iritzia helarazteko eta uneoro dokumentua osatu eta hobetzeko. Esango diguzu ba, zain egongo gara egk@egk.org helbide elektronikoan.
Izugarri gustatuko litzaiguke honen guztiaren inguruan zuk zer uste duzun jakitea.
Eta, horretaz gain, aurrez publikatu ditugun Ahotik At aleak ere irakur ditzakezu: