…Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urte hauek guztietan zehar egiten aritu dena ezagutu nahi al duzula? 1986an sortu ginen Eusko Legebiltzarreko lege baten bitartez (baina erakunde independientea gara) eta ordutik 25 urte hauetan hainbat ekimen, ekitaldi, proposamen, kontzertu, manifestazio, prentsa agerraldi, prentsa-ohar, manifestu, etab. egin ditugu beste hainbat lan-arlotan: bakea eta bizikidetza, berdintasuna, enplegu eta etxebizitza, hezkuntza, komunikazioa, parte-hartzea, besteak beste.
Ba orain oso erraz daukazu! Gazte elkarteen sareak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), 25 urte bete ditu 2011n eta, behar bezala ospatzeko, atzera-begiratu bat egin du Ahotik At aldizkari-bildumako azken alean.
Ez da erraza izan, baina merezi izan du! Hemen duzue. Gozatu!
Eta, horretaz gain, aurrez publikatu ditugun Ahotik At aleak ere irakur ditzakezu: