Erregularizazio prozesuak, paterak, lan-arloko arazoak, dira behin eta berriz politikari handikiek, inmigrazioaren alorrean, elkarri leporatzen dizkieten arazoak. Berri hauek direla eta kosta egiten zaigu askotan, inmigrazio alorrean, oinarrian pertsonak daudela jabetzeaz. Prentsak langileak, legalak edo ilegalak, erbesteratuak, gure gizarteko koittauak bezala edota are eta gauza okerragoak izango balira bezala aurkezten dizkigute. Gutxitan ordea, euren errealitatetik, euren kulturatik edota elkarbizitzatik sortzen ari garen gizarte berri honetatik. Horixe landu nahi izan dugu Ahotik At hirugarren zenbakian: gazteak eta kulturartekotasuna.
Agian, baliteke, gero eta homogenizatzaileagoa den gizarte sistema honi, kultura aniztasuna, dibertsitatea, bizitza bizi eta ulertzeko era desberdinak egon badaudela azaleraztea komeni ez izatea; desberdinak bai, baina ez horregatik okerragoak.
Baina halaxe da, gure ikasgeletan, autobusean, trenean, kalean, beste herrialdeetatik etorritako, edota hemen jaio arren, erreferentzia kultural ezberdina duten gazte askorekin egiten dugu topo. Nahiz eta beste erkidego (Madril, Andaluzia) edota herrialdek (Frantzia) bizi duten errealitateaz urrun egon, Euskadin ere, gizarte multikultural batean bizi gara.
Eta, horretaz gain, aurrez kaleratu ditugun aleak ere ikus ditzakezu:
- Lehen alea: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
- Bigarren alea: Etxebizitza