Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) astialdi begirale zein hezitzaileei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu du, nerabeen kudeaketa emozionalerako oinarrizko baliabideak lantzeko, adimen emozionalaren ikuspegitik.
Saioa apirilaren 22an izango da, 17:00etatik 19:00etara, EGK-ko Gasteizko bulegoan (Ramiro de Maeztu, 15).
Formakuntzaren helburua astialdiko testuinguruetan emozioen kudeaketarako tresnak eskaintzea da, nerabeei eguneroko egoeretan eta gatazken aurrean laguntzeko gaitasunak indartuz eta giro emozional segurua eta positiboa sustatuz.
Saioan, besteak beste, honako gaiak landuko dira: emozioen ulermena, nerabezaroko emozio ohikoak, identifikazioa eta baliozkotzea, erregulaziorako estrategiak eta astialdian aplikatzeko dinamikak.
Formakuntza metodologia aktiboan oinarrituko da, “egiten ikasi” ikuspegiarekin, parte-hartzaileen inplikazio zuzena sustatzeko.
Izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Iratxerekin (747442774) edo idatzi astialdi@egk.eus helbidera.