2015 urtean zehar proiektu eta ideia asko gauzatzen saiatu gara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eta zu bezalako jendea gure alboan izan gabe ez zen posible izango horrela emaitzak lortu izana. Beraz, bihotz-bihotzez, mila esker! Zorionak denoi egindako lan izugarriagatik! Laster Gabonetako oporrak iritsiko dira eta 2016ko urtarrilean indar berrituekin itzuliko gara lanean berriro ere gogor aritzeko! Tarte honetan egin beharreko ideia, proposamen, egitasmo edo dena delakorik okurrituz gero idatz iezaguzu lasai asko! Baina ez egin lan gehiegi, ez ahaztu oporrak deskantsatzeko tartea direla!
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) osatzen dugunon izenean, Gabon zoriontsuak eta 2016 urte berri on bat opa dizkizuegu!