Uda da jada Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan - EGK

1 August, 2013

Uda da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Uda heldu da jada Euskadiko Gazteriaren Kontseilura (EGK)!

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, apunta ezazu:

  • Donostiako egoitza: udara osoan zehar irekita, abuztuaren 15etik 25era izan ezik.
  • Bilboko egoitza: abuztuaren 19tik aurrera irekita.
  • Gasteizko egoitza: irailaren 2tik aurrera irekita.

Abuztuko egun batzuk izan ezik, gurekin harremanetan jarri ahal izango duzu, 08.00etatik 15.00etara gure egoitzetara deituz gero. Horretaz gain, edozer esatekorik baduzu idatz iezaguzu lasai asko gure helbide elektronikoetara (aurreko estekan topatuko dituzu denak) eta kasualitatez oporretan bagaude itzultzerakoan ahalik eta azkarren erantzungo dizugu. Barka eragozpenak 🙂

Uda on-ona pasa eta atseden hartu, hori ere garrantzitsua dela! Ohiko ordutegiarekin hasten garenean jakinaraziko dizugu.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.