ONGI ETORRI WEB BERRIRA

23 November, 2010

EGK-k Santurtziko lokal batean piztutako sutearen ondorioz zendu diren bi gazteren heriotza salatzen du. ETXEBIZITZA ESKUBIDEA DA!

Bilbon, 2010eko azaroaren 23an. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), atzo, azaroak 22, Santurtziko lokal huts batean piztutako suteagatik ondorioz zendutako bi gazteren heriotza salatu eta horrelako egoeren arrazoien inguruko ohartaraztea exijitu du. Honekin batera, Gurutzetako erietxean larriki zaurituak dauden beste bi gazteren senitarteko eta lagunei babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die.

Sua nola piztu den oraindik ez dakigun arren, argi daukagu 18 eta 22 urteetako gazte etorkin hauek, kalean (etxebizitza duinik gabe) bizi zirela, Santurtzin urtetan hutsik zegoen lokal batean hain zuzen ere. Jabearen eta Udaletxearen begirada pasiboaren aurrean gertaturiko ezbehar hau, gazteok eta bereziki pertsona etorkinek bizi duten bizi baldintza prekarioen ondorioz gertatu dela ohartarazi nahi dugu.

Oraindik orain, Euskal Herrian 240.000 etxebizitza huts aurkitzen ditugunean, geroz eta altuago dira hauek lortzeko bataz-besteko prezioak: salerosketan 335.000 euro eta alokairuan 820. Gainera, orotara 40.000 familia bazterketa egoeran bizi dira, hiru familietatik batek hile amaierara ailegatzeko ezintasun larria pairatzen duelarik. EAE-n 171.923 pertsona langabetu ditugu eta 145.000 gaztek gurasoen etxetik aldendu eta bizi proiektu propioak garatzeko aukerarik ez daukagu. Nabarmena da beraz, instituzio publikoen pasibotasun eta esku-hartzerik eza egoera larri honen aurrean.

Hau guztiagatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak instituzioei neurriak hartzeko exijitu eta ezbehar hauen aurrean jendartearen protesta eta kaleratzea sostengatzen du. Prekarietatearekin amaitu, etxebizitza eskubidea da!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.