Badugu praktika egokien liburu bat gazteon alde lan egiteko - EGK

20 February, 2014

Badugu praktika egokien liburu bat gazteon alde lan egiteko

Euskadiko Gazteriaren Kontseilu (EGK) bezala, gazteon alde lan egitea da gure eginkizuna. Iritzi, proposamen, burutazio, ideia edo dena delakoak hartu eta administrazio eta arduradun politikoei helaraztea azkenik gazteoi zuzendutako politika publikoetan eragina izateko. Lan horretan ondo aritzeko, gure egunerokotasunean gidatuko gaituen Praktika Egokien Liburu (dokumentuan PEL deitu diogu laburtzeko) bat argitaratu dugu. Gure lan-irizpideak ezagutu nahi baldin badituzu, hemen duzu argitalpena. Irakurri, deskargatu, zabaldu… Gure aldetik ez dago arazorik!

EGKren Praktika Egokien Liburua

Praktika Egokien Liburua
Ea zer iruditzen zaizun jorratu duguna. Beti bezala edonolako ekarpenik izanez gero idatz iezaguzu okurritu zaizun hori lasai asko komunika@egk.org helbide elektronikora edo pasa zaitez EAEko hiru lurraldeetan ditugun bulegoetako batetik.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.