Gazteon egoera sozioekonomikoa ez da ez nahi duguna eta ez behar duguna - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

12 April, 2019

Pisu solidarioak eta co-housing eredua ezagutu nahi?

  • Emantzipa… Zer? lantaldearen bileran gertuagotik ezagutu ahal izango dugu

Batez besteko emantzipazioa 30 urterekin ematen bada eta gazteon artean emantzipazio tasa ez bada %40ra heltzen, argi dago emantzipazioa goiztiarra ez dela ohikoena. Eta ez da borondate faltagatik, izan ere azken inkesten arabera gure bizitza-proiektu autonomoa 24-25 urte bitartean hasi nahiko genuke. Hori jakinda, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) egungo ohiko erantzunetatik haratago joan nahi dugu eta bide berriak aztertu: pisu solidarioak eta co-housing bezala ezagutuak.

  • Zer: Pisu solidarioak eta co-housinga jorratzeko Emantzipa… Zer? lantaldearen bilera.
  • Non: Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44 behea).
  • Noiz: Apirilak 29, 17etan.

Emantzipazio hori ahalbidetzeko edo errazteko prozesuan pisu solidarioen edo co-housing ereduak indarra hartu du azken urteotan eta zurekin batera sakonago aztertu nahiko genuke. Emantzipa… Zer? lantaldearen azken bileran, martxoak 25, lehen pausuak eman ostean, jada Euskadin eman diren kasuak aztertu nahi dira, gure egunerokoan nola aplika daitezkeen jorratzeko. Zehazki, pisu solidarioen programan parte hartu duen gazte bat gurekin izango da programa bera hurbilagotik ezagutu ahal izateko.

Euskadiko gazteon etxebizitza egoera aztertzeko Gazteen Euskal Behatokiak publikatutako azken txostenak kontuan izango ditugu, aurkeztu duten egoera eta egindako diagnostikoa ez baitira ez nahi eta ez merezi dugun errealitatearen adierazle.

Gazteok asko dugu esateko enplegu, etxebizitza eta emantzipazioaren gainean. Etorri eta egin ezazu zure ekarpena, denak beharrezkoak dira-eta!

Edozein zalantzarekin etxebizitza@egk.eus helbidera idatzi edo 94 44 36 143 / 688 73 70 92 (Luisa) zenbakira deitu.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.