Martxoak 25 Emantzipa... zer? lantaldearen bilera berria - Nueva reunión de Emantzipa... zer? el 25 de marzo. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Martxoak 25 Emantzipa… zer? lantaldearen bilera berria

2019rako onartutako plangintzan pisu berezia eman nahi diogu gazteon egoera sozioekonomikoari. Hori dela-eta, enplegu eta etxebizitza lan-arloak bereizi egin ditugu. Hala ere, gure bizitza proiektu autonomoa osatu ahal izateko bi ildoak beharrezkoak direnez, euren elkarlana funtsezkoa da. Izan ere, Gazteen Euskal Behatokiaren (GEB) azken txostenak, Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017, adierazten duen bezala, egoera ez da ez nahi eta ez merezi duguna.

Egoera hori izanda, EGKtik berau hobetzeko pausuak eman nahi ditugu. Horretarako, noski, zure laguntza behar dugu: zein diren gure beharrak, zer nahi dugun, egungo egoeratik zer aldatu nahi dugun eta zergatik, zein diren gure proposamenak…

Martxoak 25 Bilboko egoitzan

Otsailaren 6an izandako Emantzipa… Zer? lantaldearen lehen bilerari jarraipena emango diogu datorren astelehenean, martxoak 25, 17etatik 18:30era Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44). Horretarako gai hauek jorratzea pentsatu dugu:

  • Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017 txostena (Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu berria).
  • Arazoari erantzuna emateko azaleratu diren etxebizitza eredu berriak (kooperatibak, komunitarioak, solidarioak).
  • Zuk proposatzeko duzun guztia.

Gazteok asko dugu esateko enplegu, etxebizitza eta emantzipazioaren gainean. Etorri eta egin ezazu zure ekarpena, denak beharrezkoak dira-eta!

Edozein zalantzarekin etxebizitza@egk.eus helbidera idatzi edo 945 22 06 01 / 688 73 70 92 (Luisa) zenbakira deitu.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.