6 June, 2013

Parte-hartze teknikari baten bila gabiltza!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) parte-hartze teknikari bat behar dugu eta horren bila gabiltza! Bilatzen ari garen profila baldin baduzu (ezaugarri guztiak banan-banan adierazita daude behean duzun PDF dokumentuan), jarrai itzazu deialdian zehazten diren urratsak eta bidali zure kurrikuluma ekainaren 16ko eguerdiko 12ak baino lehen. Epez kanpo bidaltzen diren CVak ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartze teknikari lan deialdia

Eskatu eta eskaintzen dena deialdian zehaztuta duzu, baina bestelako zalantzarik izanez gero idatz ieazaguzu email bat egk@egk.org helbide elektronikora edo deitu 944 43 61 43 telefono zenbakira. Zure zalantzak ahal dugun neurrian argitzen saiatuko gara. Ez galdu aukera eta bidal ezazu zure CVa! Aukera paregabea da. Zorte on!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.