Jardunaldiak: Bakearen bidean, aisialdia giltza! - Urtxintxa Eskola

30 enero, 2012

Curso sobre técnicas para promover la participación

Curso sobre técnicas para promover la participación

Sarrera:

Partaidetza, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu, eta modu berean, jendarte eraldaketarako eta herri bat eraikitzeari begira oinarrizko tresna da.

Hala ere, hezitzaile askok, zailtasunak izaten ditugu gure ingurunean parte-hartzea sustatzeko, beti ez delako erraza izaten. Hori dela eta, ikastaro honetan, gure elkartean, herrian, taldean edo beste edozein esparrutan parte hartzea bultzatzeko gakoak eskainiko ditugu.

Helburuak:

– Parte-hartzearen inguruko hausnarketa egitea.

– Hezitzaileei parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea.

Edukiak:

* Zer da partaidetza?
* Nola landu parte-hartzea?
* Zer egin dezakegu dinamizatzaileok parte-hartzea sustatzeko?
* Parte-hartzea bultzatzeko baliabideak.

Fitxa:

  • Data: otsailaren 25ean (larunbata).
  • Iraupena: 4 ordu
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
  • Prezioa: 30 €
  • Tokia: Bizkaiko Urtxintxa Eskolan, Bilbon.

*Partaide bakoitzak BALIOEN KOADERNOAren ale bat jasoko du

Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren ikastaro guztiak www.urtxintxaeskola.org atarian. Urtxintxa Eskola Bizkaia

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.