Otsailaren 20an (osteguna), Gasteizko GazteTopa! Gasteizko Gazte Topa martxa onean dabil! Orain arte bi topaketa egin ditugu, eta bertan mota guztietako gazteak eta elkarteak bildu gara (Asociación de solidaridad vasco-ecuatoriana, Arabako gazte-gorrak, Euzko Gaztedi, Ai Laket, Gazte Komunistak, Nuevas Generaciones, Gauekoak, Juventudes Socialistas, Ikasle Ekintza, Alternatiba Gazteak…), eta dagoeneko hurrengo topaketarako data eta tokia daukagu:
Otsailaren 20an, 17.30etan Landatxon (El Campillo).
GazteTopa zer den hobeto jakin nahi baldin baduzu ala hurrengo topaketan parte hartu nahi baldin baduzu, idatzi gasteiz@egk.eus helbidera ala deitu 945 22 06 01 (eta Ainhoarekin hitz egin). Horrez gain, Twitter bidez informa zaitezke (@GazteTopa, #GazteTopa, @GazteKontseilua).
Goazen Gasteiz gaztetzera!