Gasteiztarrak! Abian da Gasteizko GazteCapital proiektua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta hiriko Gazteria Atalak bultzatuta. Zertarako? Gazteak eta gazteen elkarteak elkartuko garen topagunea izateko (GazteTopa); gure ahotsa Udalari helarazteko; gazteria politiketan modu aktiboan parte hartzeko; gazteon eta politikarien arteko zubiak eraikitzeko; Gasteizko gazteok egiten duguna ezagutarazteko; Gasteiz GazteCapital bihurtzeko… eta zuk proposatzen duzunerako. Zer, animatuko al zara? Zatoz Gazte Topara!
- Noiz: abenduaren 20an, ostirala, 17.30etan.
- Non: Aldabe gizartetxea (erabilera anitzeko gela).
- Nor: gaztea baldin bazara, gonbidatuta zaude, elkarte batean parte hartu edo ez.
- Zer: proiektuaren aurkezpena, Gasteizko gazteria eta elkartegintzaren mapa, Gazte Topa abiatzeko proposamenak.
Hemen dituzu proiektuaren xehetasun gehiago:
Informazio+
945 22 06 01 (Ainhoa) / gasteiz@egk.eus