Enplegua eta etxebizitza gazteon bizitza-proiektua osatzerakoan bi euskarri dira. Argi dago egungo egoera sozioekonomikoak (langabezia-tasa altua, soldata baxuak, emantzipatzeko oztopoak, soldata-arrakala, behin-behinekotasuna, bekak eta praktikak kontratazio formula bezala, etab.) aldaketa nabarmena behar duela. Baina zein? Zein neurri jarri beharko lirateke martxan? Nola konponduko zenituzke identifikatu dituzun arazoak?
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) urteko plangintza zehazten gaude eta jorratzeko lan ildoak adostu aurretik zure iritzia entzun nahi dugu. Horregatik, datorren otsailaren 6an 17etan, Emantzipa… zer? lantaldearen bilera deitu dugu Bilboko bulegoan (Autonomia kalea, 44).
Gazteok asko dugu esateko enplegu eta emantzipazioaren gainean. Diseinatzen diren politika publikoak, administrazioak hartutako neurriak, eragile ezberdinek antolatutako proiektuak… Dena aztertu nahi dugu zure laguntzarekin!
- Zer: Emantzipa… Zer? lantaldearen bilera
- Noiz: datorren otsailaren 6an 17etan
- Non: EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44)
Bileraz informazio gehiago nahi baduzu, etorri ezin bazara baina zure iritzia kontatu nahi badiguzu edo bertan jorratutakoa kontatzea nahi izanez gero, bizibaldintzak@egk.eus helbidera idatz dezakezu edo 945 22 06 01 zenbakira deitu.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.