Martxoak 8: batu mobilizazioetara! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

8 March, 2012

Martxoak 8: batu zaitez mobilizazioetara!

MURRIZKETAK GORA TA BEHERA EMAKUMEOK KALERA!­ lelopean, martxoak 8ko koordinadora feministak deitutako mobilizazioak:

  • DONOSTIA: 19:30etan Boulevarretik
  • BILBO: 19:30etan Arriaga plazatik
  • GASTEIZ: 20:00etan, Anton Deunaren enparantzatik (San Antón).
  • IRUÑEA: 20:00tan Gaztelu Plazatik
  • BARAKALDO: 12:00etan Herriko Plaza

Martxoak 8ko koordinadora feminista: Bizkaiko Emakume Asanblada, Bilgune feminista, Mugarik Gabe, Mundubat, Fekoor, Coordinadora de ONGD de Euskadi, CCOO, ELA, ESK, LAB, STEE-EILAS, UGT, E.B., Alternatiba

Komunikatua

Iaz, leku berdinean, krisiari buruz sinesterazi nahi zizkiguten gezurrez oharterazten genuen feministok. Arreta deitzen genuen erakunde eta hierarkia ekonomikoek krisitik ateratzeko aurrera eramandako errezeta neoliberal eta atzerakoiez.

Leku honetan bertan, ez zela momentuko krisi bat adierazten genuen, ez zela koiuntura krisia, emakumeongan aparteko eraginak zituela, eta gure ekintza kolektibo eta eraldagarrirako deialdia luzatzen genuen. Orduan garbi genuen, emakumeok kalera atera behar ginen.

Urtebete pasatu da, eta hemen jarraitzen dugu gezur berdinekin, irtenbide berdinekin edo are txarragoekin. Hemen jarraitzen dugu erreformetatik murrizketetara, murrizketetatik erreformetara eta buelta berdinera. Hemen jarraitzen dugu, eskubideen sarraskian, oinarrizko zerbitzu publiko eta gastu sozialen murrizketekin, kapital handiaren onurarako diren neurriekin eta biztanlegoaren gehiengoa txirotuz eskrupulurik gabe.

Gainera, botere politikoaren muturreko aurpegirik kontserbadoreena dotore janzten da berriz ere eta gure aurka doa: abortoa kode penalera bueltatuko al da? Dependentzi legea izoztuko al da? Zerbitzu publikoen murrizketak emakumeok “etxeko zaintzaile” bezela “berreskuratuko” al gaituzte?… Genero berdintasunerako erakunde eta zerbitzuak desegiten ari dira.., dirudienez ez ziren lehentasunezkoak, beraien espedientea betetzeko besterik ez…

Guzti honen aurrean, guk zer esaten dugu? Zer diogu feministok?

Gaur MURRIZKETEI BAI! esaten diegu, zoritxarrez patriarkatua eta kapitalismoa ez daudelako krisian eta beraiengan murrizketak edota ezabaketak nahi ditugulako.

MURRIZKETEI BAI! Kapital handiaren, bankuen eta merkatuaren berrindartzera bideraturiko fondoen murrizketari bai! Kapitala bizitzaren erdigunetik atera nahi dugulako.

MURRIZKETEI BAI! Eliza katolikora bideraturiko fondoen murrizketei bai!. Estatu laikoa aldarrikatzen dugulako eta errosarioak gure obarioetatik kanpo ateratzea nahi dugulako behingoz.

MURRIZKETEI BAI! Gastu militarraren murrizketari bai! Indarkeria eta gerrarik gabeko bizitza baten eskubidea aldarrikatzen dugulako.

MURRIZKETEI BAI! Estatuko segurtasun indarren murrizketei bai! Gaua eta kaleak gureak direla aldarrikatzen dugulako baina ez estatu polizialetan oinarriturik.

MURRIZKETEI BAI! Monarkiari eta klase politikoaren bizi osorako pentsioen ordainketara zuzenduriko fondoen murrizketei bai! Gu, prekariak garen heinean, nahikoa dugulako gure buruak mantentzen.

Orduan, zer egingo dugu guk? Zer egingo dugu gaur hemen berriz gaudenok, iazko eta aurreko urteetako eskakizun eta alerta berdinekin?

Bizitza erdigunean jartzen duen beste jendarte eredu sozial eta ekonomiko bat exijitzen jarraituko dugu, krisi sistemiko honen benetako irtenbideen parte den feminismoaren premia aldarrikatuz.

Erreformak, murrizketak, mobilizazioak eta greba orokorrak aurrera…
Emakumeok kalera!

MURRIZKETAK GORA TA BEHERA, EMAKUMEOK KALERA!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.