Gazteak garelako… grebara! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak martxoaren 29an greba-orokorra egiteko deia egiten die euskal gazte orori. Hauek dira deitutako mobilizazioetako batzuk:
Gasteiz
GOIZEAN:
Zutabeak:
10:30 El Corte Inglés-etik Bilbao Plazara.
10:30 Boulevardetik Bilbao Plazara.
10:00 Eusko Jaurlaritzatik (Lakua) Bilbao Plazara.
Manifestazioa 12:00etan Bilbao Plazatik Ama Birjin Zuriaren Plazara.
ARRATSALDEAN:
Manifestazioa 17:30etan Bilbao Plazatik.
Bilbo
GOIZEAN:
Zutabeak:
11:45 Udaletxetik Moyua plazara.
11:45 Zabalburutik (Juan de Garay) Moyuara.
11:45 Deustutik Moyuara.
11:45 La Salve zubitik (Alameda Rekalde) Moyuara.
Manifestazioa 12:30etan Moyuatik Jesusen Bihotzera (Sagrado Corazón).
ARRATSALDEAN:
18:00etan manifestazioa Plaza Eliptikotik.
Donostia
GOIZEAN:
Zutabeak
11:45 Anoetatik Buen Pastorrera.
11:45 Antiguotik Buen Pastorrera.
11:45 Saguesetik Buen Pastorrera.
Manifestazioa 12.30etan Buen Pastorretik Bulebarrera.
ARRATSALDEAN:
18.00etan manifestazioa Bulebarretik.
IRUÑEA
GOIZEAN
Zutabeak
11:00 Txantreatik Gaztelu Plazara.
11:00 Barañaindik Gaztelu Plazara.
11:00 Atarrabiatik Gaztelu Plazara.
Manifestazioa 12.00etan Gaztelu Plazatik.
ARRATSALDEAN
Manifestazioa 19.00etan Golem-etik.
Herrietan antolatutako mobilizazioen berri, sindikatuen atarietan.
m29an
GAZTEOK GREBAN!
Arrazoiz eta eskubide osoz
Gazteak gara. Eta gazte izatea, gaur egun, ez da soilik 18 eta 30 urte bitartean izatea (edo nahi diren urteak), ala bizitzaren aurrean jarrera jakin bat izatea. Gazte izatea, gaur egun, prekarietatea lehenengo pertsonan sufritzea da ere; ezegonkortasun ekonomikoa lehen lerroan bizitzaea; gure eskubideak (gaurkoak eta etorkizunekoak) nola murrizten dituzten pairatzea:
- Ez gaituztelako eskubide osoko pertsonak bezala tratatzen, eta enplegua eskubideen giltza egiten dutenez, onartezinak diren lan baldintzak onartarazten dizkigute etorkizun hobe baten bidean. Era berean, etorkizun hobe hori urruntzen digutela, lor genitzakeen eskubide urriak kenduz eta prekarietate eta langabezia egoera bat betikotuz;
- Martxan jartzen dituzten ‘gazteriaren enplegua sustatzeko’ neurriak, sustatu hitza gaizki erabilita, gazte langileon gaurko eta etorkizuneko eskubideak murriztean oinarritzen dituztelako beti. Kotizazio eta eskubide gabeko bekak, soldata minimoa baino urriagoa onartzen dituzten praktika eta formazio kontratuak, behin-behinekotasun kontratuak… denak kotizazio urriko formulak, etorkizuneko eskubideak eskuratzeko gero eta kotizazio gehiago eskatzen duten testuinguru batean, bai pentsioetarako, indemnizazioetarako, bai bajak lortzeko… eta abar;
- Autoenplegua eta ekintzailetasuna aitzaki, inolako lotsarik gabe gazteoi lanik ez topatzearen errua botatzen digutelako, eskubide gutxien dugunoi betebehar gehien exijituz. Zergatik ez dira beraiek ekintzaile bihurtzen eta urteetan izan dituzten eskubide eta soldatapeko enpleguak gure esku jartzen? Zergatik mugatzen dute haien ekintzailetasuna guri eskubideak murriztera?
- Aurrera atera nahi duten gehiegizko ekoizpen eta garapenean oinarritutako eredu kapitalista hau gure kontu salbatu nahi dutelako, eta salbatzekotan, haien onurarako izango delako soilik. Bultzatzen duten garapena irtenbide gabeko bidea delako;
- Gure eskubideak, bai zibil eta politikoak, baita eskubide sozial, ekonomiko eta kulturalak, ez direlako eztabaidagarriak: eskubideak dira, gure lan egoeraz harago.
Gazteok duela luze ‘behin betiko eskubidedun eta soldatapeko langile’ patroi tradizionaletik kanpo utzi gintuztenez, gizarte mobilizazioak gure aniztasunaren islada izatea nahi dugu, gure gizarte, lan egoera eta prekarietatearen aniztasunaren islada. Martxoaren 29ko greba orokorretik hasita, eta zenbaketetan agertuko ez bagara ere, deialdiarekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu [bakoitzak nahi eta ahal duen moduan, lanean greba egiten, dendetara ez sartzen, tabernetan ezer ez kontsumituz, ordenagailua itzaliz, liburuak itxiz…] eta, gehien bat, mobilizatzera eta gure ahotsa entzunaraztera gonbidatzen zaituztegu:
- Adin, baldintza, filosofiagatik… gazte garen orori
- DBHaren, OHLaren, Boloniaren… eta hezkuntza sistemaren beste mugimenduen eragina pairatu duzuen ikasle orori
- Langabezian gauden gazte orori, ez garela gutxi…
- Gure familiaren zaintza lanetan aritzeagatik ez-aktibo deitzen gaituzten gazte orori
- Langile prekario orori, bi hitz hauek elkartzea gero eta erredundanteagoa den arren…
- Bekadun, praktika eta formazio kontratodun, ‘autonomo faltsu‘ , kontratogabeko langile, aparteko orduak egiten gabiltzan langile orori…
Lepora lotu ziguten soka estutzen ari digutelako, eta marrazten diguten etorkizun prekario honetan, guri, gazteoi, alderik txarrena emateko dudarik izango ez dutelako. Lehenago ere egin izan dute.
Grebara joateko hamaika arrazoi dugu. Eta gure eskubidea da (oraingoz).
Horregatik, martxoaren 29an, gazteok ere kaleak beteko ditugu.
Arrazoiz eta eskubide osoz.
m29an, GAZTEOK KALERA!
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Consejo de la Juventud de Euskadi*
*EGK-ko Batzorde Iraunkorrak adostutako komunikatua, 2012ko martxoaren 19an.