Bizkaia Irratian izan da Maialen Olabe, EGK-ko presidentea

Bizkaia Irratian izan da Maialen Olabe

Zein da gazteon egungo egoera? Emantzipatzeko zailtasunak, enpleguratzean eskaintzen zaizkigun baldintza kaxkarrak, soldata baxuak, prekarietatea, behin-behinekotasuna, etxebizitzen prezio altuak (alokairuan zein jabetzan), emakume eta gizonen arteko berdintasuna erreala lortu gabe, indarkeria matxista kasuak oso maiz… Zoritxarrez, ez da guk nahi duguna. 2019ko martxoaren 9an karguan beste bi urterako berretsia izan ostean, Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, Bizkaia Irratian errepasoa egin du. Batetik, aipatutako gaiak; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana.

Ohi bezala, unean uneko jarraipena egin diogu gure Twitter kontuan. Hemen irakur dezakezu. Eta elkarrizketa bere osotasunean entzun nahi izanez gero, horra esteka!


Zer iruditu zaizu? 20 minutuan 2019rako buruan dugun guztia azaltzea zaila da, beraz hemen duzu plangintza bere osotasunean. Eta esandako guztiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu aipatutako txostenak:

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.