Hezkuntza erreformak eta murrizketek kezkatzen al zaituzte? Beste pertsona gazte, elkarte eta hezkuntza eragileekin elkartzea gustatuko litzaizuke, honi guztiari buruz hausnartzeko eta Administrazio Publikoari proposamen bateratuak egin ahal izateko? Nahiko genukeen Hezkuntza ereduari buruz eztabaidatzea garrantzitsua iruditzen al zaizu?
Orduan, jakin ezazu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Hezkuntza Foroa abiatzen ari garela, politika publikoak diseinatzen dituztenean gazteon eta gizarte mugimenduen ahotsa kontutan izan dezaten saiatzeko.
Dagoeneko lehenengo topaketa deitu dugu: martxoaren 12an (asteartea), 18.30etan Bilboko EGK-ko egoitzan (Autonomía, 44). Hauek dira gure asmoak…
- Elkar ezagutzea eta itxaropenak azaltzea.
- Hezkuntza Foroak izan beharko lituzkeen helburuak finkatzea, bai eta nola funtzionatu beharko lukeen zehaztea.
- Urte honetarako Foroaren lan-ildoak zehaztea (Hezkuntza erreforma? Murrizketak? Bestelako gai eta proiektu batzuk?).
- Datorren Eskola Kontseiluari begira, ideiak elkartrukatzea (bileran parte hartzeko asmoa duzuenoi, eztabaidatuko den txostena helaraziko dizuegu e-mailez).
Etortzera animatzen bazara, idatziguzu mesedez honako helbidera: hezkuntza@egk.org
Laster arte!