Tailerretik Landara: gazteria nekazaritzan etorkizun bila - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

20 December, 2011

TAILERRETIK LANDARA: gazteria nekazaritzan etorkizun bila

Zer egin behar da ‘urbanita’ izatetik gazte baserritar izatera pasatzeko? Zapatak lokatzetan eta ordenagailua besopean… Zein oztopori egin behar zaio aurre? Ze aukera sortzen dira? Ehne-Bizkaia nekazal sindikatuak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) galdera horiek eta zenbait erantzun mahaigaineratu zituzten “Tailerretik landara: gazteria nekazaritzan etorkizun bila” jardunaldietan, pasa den azaroan, Eibarren. Orain, TAILERRETIK LANDARA: gazteria nekazaritzan etorkizun bila txostena argitaratu dute, gazte baserritarren zerumuga marrazteko asmoz.

[PDF] Tailerretik landara: gazteria nekazaritzan etorkizun bila

Zer iruditu zaizu? Planteatutako galderei beste erantzunik emango zenieke? Hala bada idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora eta kontaiguzu bertan! Eta nahiago izanez gero, Euskadiko hiru lurraldeen hiriburuetan ditugun bulegoetatik pasa zaitezke edo bertako telefonoetara deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.