Dakizuenez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Parte-Hartze arlotik gazteon parte hartzea hobeto ezagutzeko ikerketa bat egiten ari gara. Orain arteko zuen kolaborazioa eskertu nahi genizueke: oso emaitz adierazgarriak lortzen ari gara zuetako askorekin bildu ostean!
Lan honi azken bultzada emateko asmoz, azaroan hainbat Taldeko Dinamika prestatu ditugu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Banakako elkarrizketetan atera ziren kontzeptuak elkarrekin landuko ditugu oraingo honetan, hau da, gazteon parte-hartzeko eta parte ez hartzeko arrazoiak denon artean eztabaidatuko ditugu, giro onean.
Talde Dinamika hauetan zuen parte-hartzea ezinbestekoa da gure ikerketa modu egokian osatu ahal izateko. Dinamika guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira, EGK-ko egoitzetan.
- Azaroaren 14an, ostegunean, 18:00etatik 20:00ak arte Gasteizko EGKn (Ramiro de Maeztu, 15 behea)
- Azaroaren 19an, asteartean, 18:00etatik 20:00ak arte Donostiako EGKn (Andia, 11 Nagusia)
- Azaroaren 21an, ostegunean, 18:00etatik 20:00ak arte Bilboko EGKn (Autonomía, 44 behea)
Parte-hartzeko aukera izango dute 30 urte arteko gazteek (sindikalgintzakoek, enpresariek/ ekintzaileek eta nekazal mundukoen kasuan, ordea, 35 urte arte) eta talde bakoitzetik 1-3 gazte gonbidatuta zaudete. Etorriko zaretentzako askaria izango dugu eta ahal den neurrian, garraio gastuak ordainduko zaizkie hala eskatzen duten parte-hartzaileei (horretarako gurekin harremanetan jarri).
Hurrengo egunetan zuekin jarriko gara kontaktuan, etorriko zareten konfirmatzeko. Bitartean informazio gehiago behar izanez gero, partehartze@egk.eus-era idatzi edo 615749929 telefonora deitu.
Zure ikerketa da, denon ikerketa! Mila esker zuen laguntzagatik.