DATA ALDAKETAK! Gazteon lan mundua: jardunaldiak Donostian

25 October, 2016

DATA ALDAKETAK! Gazteon lan mundua: jardunaldiak Donostian

Gazteok lan-munduan prekarietatea bizitzeko dugun arriskua ez da berria baina, ezagutzen al dugu egoera sakontasunez? Zeintzuk dira egiten zaizkigun aldaketarako proposamenak eta zeintzuk dira gazteok ditugunak? Ba al dakigu zein mailetaraino iristen den generoak eragindako desberdintasuna arlo honetan? Galdera hauei erantzunak aurkitzeko Gazteon lan mundua jardunaldiak ospatuko ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Donostian azaoraren 16 eta17an.

Lehenik eta behin, azaroaren 16an, arratsaldeko 16:30ean, gazteen lan egoeraren analisitik abiapuntu izango duen jardunaldia burutuko da: Gazte prekarietatearen aurrean: errezetak eta proposamenak. Honen helburu nagusia izango da gazte ikuspegitik sortuak diren proposamen eta beharrak detektatzea. Horretarako, EGK-k aurretiaz eginiko lanetan jasotzen diren “errezetak” eta “proposamenak” mahaigaineratuko dira, egungo egoeratik abiatuz egin daitezkeen proposamen gehigarriak lortze aldera.

Honen ostean, hurrengo egunean eta ordu berdinean (16:30an), Generoa eta adina gurutzatuz: emakume gazteen lan egoera jardunaldia burutuko da. Honetan, orain dela hiru aste EGK-k argitaratutako Ibilbide Moreak txostenaren datu eta ondorio nagusiak aurkeztuko dira helburu argi batekin: zein proposamen eta berdintasunerako neurri gehiago planteatzen ditugu gazteok?

Jardunaldiak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Donostiako egoitzan (Andia kalea, 11) burutuko dira, esan bezala, arratsaldeko 16:30ean hasiera izanik. Lehen saioak bi orduko iraupena izango du, bigarrena, aldiz, ordu eta erdikoa izango da. Izena emateko edota informazio gehiago eskatzeko ondoko kontaktuetan egin dezakezu:

Helbide elektronikoz: egk@egk.org

Telefonoz: 945.42.97.67 (Enplegu eta Etxebizitza Teknikaria) edota 944.43.61.43 (Berdintasun Teknikaria)

gazteak-eta-lan-mundua-gfadef3

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.