Zer mugikortasun aukerak dituzte gazteek Europan?
Zein da Europara lan egitera joan diren gazteen lan egoera?
Prekarietatean bizi al dira?
Zer egin behar dute itzuli nahi duten gazteek?
Azaroaren 6an, ostiralean, galdera hauen erantzuna bilatuko da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “gazteen, lan mugikortasuna eta itzulera”-ri buruz antolatu duen Hiruburu-an. Zer da Hiruburua? Bere izenak esaten duen moduan, hiru protagonista elkartzen dituen eztabaida-dinamika da: politikariak, teknikariak eta gazteak, gazteentzat interesgarriak diren gaien gainean eztabaidatu eta oraingoan iritziak jaso eta Europan egiten den politikak hobetzeko asmoz. Hitzordua 12.00etan izango da, UPV/EHU-ko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren Gradu-Aretoan, Gasteizen, eta eztabaida ordu eta erdiz luzatuko da.
Oraingoz, politikari hauek konfirmatu dute eztabaidan egongo direla:
- Europako Legebiltzarra: Izaskun Bilbao (EAJ-PNV).
- Eusko Legebiltzarra: Aitor Mikel Urrutia (EAJ-PNV), Arri Zulaika (EH Bildu), Igor Lopez de Muniain (EH Bildu), Diana Urrea (EH Bildu), Gloria Sánchez (PSE-EE).
- Arabako Batzar Nagusiak: Juan José Celorio (Podemos-Ahal Dugu).
eta zerrenda ez da itxi…
Beraiei zuzenean galderak egiteko aukera galduko duzu? Izena eman azkar leku gabe geratu baino lehen! klik egin esteka honetan formularioa betetzeko.
Topaketak Europa mailan egiten diren politikak hiritar eta gazteengan hurbiltzea du helburu eta erakunde komunitarioetan lan egiten duten pertsonak Gasteizen izango dira. Estatuan horrelako beste ekimen batzuk burutzen ari dira Consejo de la Juventud de España eta Europako Parlamentuak Madrilen duen Informazio Bulegoaren eskutik; Gasteizko kasuan, Udalak ere babesa eman du.
Iaz ere Hiruburuak egin ziren Gasteizen eta emaitza oso interesgarriak lortu ziren. Hiru eztabaida egin ziren enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuei buruz eta sortu ziren ondorioak Udaleko bi batzordetan aurkeztu ziren, baita beste gizarte eragileen aurrean ere.
Iaz egindako topaketen bideoa hemen ikus daiteke:
eta hemen txostena: