ONGI ETORRI WEB BERRIRA

26 February, 2013

Gazteak, Saharar Herriarekin

Ba al dakizu zer esanahi duen otsailaren 27a? Egun horretan, duela 37 urte, Saharar Herriak bere independentzia aldarrikatu zuen. Jakingo duzunez, Espainiak Saharako bere koloniak utzi zituen, Marokori bidea ireki zion, sahararren lurrak okupatzeko. Ordutik, Txinako harresiaren ondotik munduko bigarren harresirik handiena den pareta  batek zatitzen du Saharar Herria: hormatik ezkerrera, Marokok okupatutako lurra dago, mineraletan eta arrantzan aberatsa. Bertan bizi diren sahararrak Marokoren errepresio gogorra jasaten dute egunero. Eta harresiaren eskuinera? Bertan, Argeliako desertuan, errefuxiatutako sahararrak bizi dira, kanpamenduetan. Nazioarteko laguntzei esker bizi dira, bertan ez baitago ezer, harea eta haizea baino. Bidegabeko egoera honen aurrean, milaka gazte mobilizatzen dira Saharar Herriaren alde. Gazteak Saharar Herriarekin!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan, Tas Tas irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan, Mariam Mahmud eta Mohamed Salek gazteekin egon gara (Saharar gazte eta ikasleen Euskadiko elkarteko kideak). Gainera, Saharar Herriaren aldeko Yal Lah Gazte Ekimeneko Biki Pozo eta Ayem Oskoz gurekin izan ditugu  ere.

Gainera, zure leihoan saharar bandera zintzilikatzera animatzen zaituzte:

Bestalde, hemen uzten dizkizuegu Saharar Herriaren aldeko deialdietako batzuk, datozen egunetarako:

Otsailaren 26an (asteartea), Bilbon: Yal Lah Gazte Ekimenak Saharar Herriaren aldeko banderak banatuko ditu Unamuno plazan, otsailaren 27an (asteazkena) leihotik zintzilikatzeko. Elkartearen Facebook-etik jeitsi dezakezu ere,

Otsailaren 28an (osteguna) Gasteizen: Mar de Arena dokumentalaren emanaldia, 19.00etan Guridi zinemetan.

Deialdi gehiago zintzilikatzen joango gara.

Gazteak, Saharar Herriarekin bat.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.