Gazteak eta Bakea: iraganari buruzko hausnarketak, orainaldiko aukerak, etorkizunerako erronkak
Gazteak eta Bakea liburua duzu jarraian, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindako hainbat tailer, formakuntza eta ekitaldi biltzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiarekin sinatutako hitzarmenaren fruitu da.
Zer aurki dezakezue liburu honetan? EGK-ko Bake eta Bizikidetza arloan 3 urtetan zehar hainbat ekintza eta proiektuetan parte hartu duten 18-30 urte inguruko 250 gazteren gogoeta, interes, ardura eta proposamenak jasotzen du liburu honek.
Lan honek pertsona gazteak bakea eta bizikidetza orainaldian finkatzeko esfortzuan partaide sentitzea lortu duela espero dugu. Orri hauek islatzen duten helburua nagusia ez da adostasunetara iristea izan; pentsamenduez, jokaerez, erlazioez, emozioez, oroitzapenez eta kontraesanez hitz egitea baizik.
EGK-ko Bake Heziketaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen sustapenean lagundu diguten gazte guztiei eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu.
Gure argitalpen honi begirada bat ematera animatzen zaitugu eta gogoratu liburu fisikoa nahi izanez gero, gure bulegoetan aurki dezakezuela!