Atzerrira joatea pentsatzen ari zara, hemen lanik aurkitzen ez duzulako? Aspaldi hartu zenuen erabaki hori… eta orain etxera itzuli zara? Gazteon lan-emigrazioak kezkatzen al zaitu? Zatoz lanak bultzatutako gazte emigrazioari buruzko topaketara!
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik eta Kooperaktiboa elkartetik gazteon atzerriratzeari buruz hitz egiteko topaketa bat antolatu dugu.
- NOIZ? Ekainaren 13an, osteguna, 18.00etatik 20.00etara.
- NON? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44, behea. Metroa: Indautxu).
- ZER? #SOSgazte atzerriratuak eta Kooperaktiboa ekimenak aurkeztuko ditugu eta gazteon lan-erbesteratzearen aurpegi ezberdinei buruz hausnartzeko dinamikak egingo ditugu.
- IZENA EMAN nahi baldin baduzu, idatzi e-mail bat bizibaldintzak@egk.org edo kooperaktiboa@gmail.com helbidera ekainaren 13a baino lehen.
Zalantzaren bat baldin baduzu, 945 22 06 01 telefonora deitu dezakezu ere (Amaiarekin hitz egin).